”Ikaragarri bero zegoen zopa moduko bat zen hasieran unibertsoa”

Nondik gatoz? Zer gara? Nora goaz? Gizakiak betidanik bere buruari egin dizkion galderak dira. Batzuek erlijioan edo filosofian bilatzen dituzte erantzunak. Beste batzuek, zientzian. Bilaketa lan horretan dabil Angel Mari Uranga (Zumaia, 1970), fisika teorikoaren bidetik. Ezagutzaren mugetan egiten du lan: esperimentazioaren bitartez oraindik demostratu ezin daitekeena irudikatzen, esploratzeko dauden lurraldeen mapak sortzen. “Mugako zientzia da fisika teorikoa. Formulazio matematikoetan oinarritzen gara, oraindik ezagutzen ez duguna nolakoa izan daitekeen maila teorikoan planteatzeko”. Besteak beste, Unibertsoaren jatorriaz eta etorkizunaz, CERN laborategiaz eta Higgsen partikulaz hitz egin digu. Urriko Baleike aldizkarian argiraratu dugu elkarrizketa. Hemen irakur dezakezue.
Uranga

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude