#iGaur // gai proposamena irratia.com 09/10 denboraldia hasteko

Jabi Zabala eta Patxi Gaztelumendi Bilbo Hiria irratiko estudiotik
Patxi Gaztelumendi eta Jabi Zabala Bilbo Hiria irratiko estudiotik

2000. urtetik egiten dugu irratia.com Jabi Zabala eta Patxi Gaztelumendik. Baina gure asmoa da, erabiltzaileen irratia osatzea. Internetek hartu duen norabide sozialagoa ikusita, guk ere hori darabilgu buruan. Asmatuko ote? Erabiltzaileen eta gure kezka beharko du izan horrek.

Gaian zentratzeko, tag proposamena egin dugu sarean: #iGaur
Etiketa hori erabilita twitter, facebook eta bestelako sare sozialetan eguneko gaia jarri nahi genuke. Bertsolariari puntua  jarzen zaion bezala, erabiltzaileok eta irratia egiten dugunok erantzun dezagun. Errimatuta bada hobeto. Eguneko gaiari, erantzun posible asko aterako zaizkio, eta batzuk irratia egiten ari garen sasoian… eta zuzenean sarean zabalduko ditugu.

Astelehenero, arratsaldeko 18:00etatik aurrera sarean izango duzu irratia.com eta hortik aurrera ia egunero Euskal Herriko irrati libre eta euskaldunetan. Podcast bezala ere entzun dezakezu, zuk nahi duzunean, zuk nahi bezala eta edonondik gainera. Hori du abantaila gaurko Internetek, besteak beste.

kazetaria | eduki sortzailea| blogaria agit/prop 2.0 gaztelumendi.eus