Igandean, Donostian, zatoz gazteon kilometroa gurekin egitera!

Korrika 17ren azken eguna, egun handia, Donostian izango da aurten, apirilaren 17an, igandea. Gazteok, geroa garenez, gure ekarpena egin nahi diogu euskararen aldeko ekimenari eta, horregatik, GAZTEZULOk Donostiako Piratekin batera, kilometro bat hartu dugu azken txanpa horretan. Begira, Finlandiakoei ere gustatu zaie ideia!
Zu ere gazte eta euskaldun bazara, zatoz gurekin! Donostiako Bulebarreko erlojuan elkartuko gara 11:00etan eta agertzen diren lehenengo 100 lagunek kamiseta gorri-gorria eramango dute opari. Berehala, Amararantz abiatuko gara kalejiran, bertan hartuko baitugu lekukoa 12:00etan, Antxo Jakituna eta Azpeitia kaleek izkin egiten duten tokian. Korrika heldu arte, musikarik eta umore onik behintzat ez zaigu faltako! Zatoz!

Korrikak bere ibilbidea amaituta eta lekukoak barruan daraman mezua ezagututa, festa giroak aurrera segituko du Gipuzkoako hiriburuan. Gazteok hiriko Parte Zaharreko Trinitate Plaza izango dugu elkargune. Bertan grabatuko da flashmob erraldoia 14:45ean eta bertan izango dira, baita ere, kontzertuak: Esne Beltza, Ze Esatek!, Gose, Izate… GAZTEZULO hantxe izango da kontzertuak babesten. Zu ere ikusi nahi zaitugu!

Gazteok korrika!

Irudia | Gazteok korrika! | Gaztezulo | Creative Commons By SA

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.

Zer duzu buruan “Igandean, Donostian, zatoz gazteon kilometroa gurekin egitera!”-ri buruz

  • Aupa Korrika eta AEK. Espero dezagun “sasiprogre” horiek ez dezatela esan AEK hezkuntza eredu pribatu bat denik eta eredu publikoa bultzatu behar dela edozerren gainetik. Ea gutxienez helduen euskaldutze ereduan ikuspegi nazionala dugun… GORA KORRIKA