Itziar Ituño, Euskaraldia eta idoloei buruzko hausnarketa txiki bat

Itziar Ituño, Euskaraldia eta idoloei buruzko hausnarketa txiki bat –

Itziar Ituñok nazioartean duen ospe izugarriaz konturatu nintzenean horri buruzko bideo bat egiteko gogoa jarri zitzaidan, iruditzen zitzaidalako euskaldunok ez ginela fenomeno honetaz konsziente.

Ideia izan nuenetik bideoa egin dudan arte denboralditxo bat pasa da azkenean, eta uste dut denbora tarte honetan pixka bat gehiago hitz egin dela gaiari buruz… baina hala ere bideoa grabatzeko gogoa nuen eta, honekin batera, idoloen inguruko hausnarketatxo bat sartzeko aprobetxatu dut. Ez dut inor mintzeko asmoz egin, ez dadila inor haserretu mesedez…

*Bideo honek Aditu plataforma erabiliz egindako azpitituluak ditu (https://aditu.eus). *Eskerrik asko Elene eta Felipe, ingelesezko azpitituluekin laguntzeagatik 😀 

Itziar Ituño, Euskaraldia eta idoloei buruzko hausnarketa txiki batItziar Ituño, Euskaraldia eta idoloei buruzko hausnarketa txiki bat