iDiots, robotak gure ispilu

iDiots, robotak gure ispiluIphone berri bat merkaturatzen duten bakoitzean, eromen kolektibo batek jotzen du AEBtako gizartearen zati handi bat, eta sekulako ilarak sortzen dituzte hura probatzen lehenenak izan nahi dutenek. AEBetan esan dut, baina fenomenoa gero eta gehiago ari da zabaltzen, eta Euskal Herrian, izan baditugu Iphone berrienaren truke euren gurasoak akatzeko gai liratekeen hankabikoak ere. Apple-en sagarra, tentazioaren sinbolo gisa, bibliko jarriz gero;  edo nahiago bada Newton argitu zuena, zientziazalearen begietan. Baina aitzakia edozein dela ere, Steve Jobs zenduak hautatutako ikurra daraman edozerk irrika bizia sortzen du gugan. Egiazko nahia ote? Edo marketing estrategia baten emaitza soilik?

Big Lazy Robot agentziak fenomeno horren parodia  egin nahi izan du, ohi duenez robotak erabiliz. Bertan, agerian uzten dituzte iphone bat erosi, erabili eta baztertzean ohikoak diren jokabide lotsagarriak. Argigarria bezain ederra da emaitza.

IDIOTS from BLR_VFX on Vimeo.

iDiots, robotak gure ispilu
iPhone, robot

1986-(...)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude