Idiazabalgo Dantza zati bat (bideoa)

Lehenbizi “Gazta zati bat” dokumentala izan zen, eta, orain, Goierri aldetik “Dantza zati bat” bideoklipa dakarkigute. Dagoeneko beste hainbat herritan ere osatu dituzte dantzak.

Jon Maiak zuzenduriko “Gazta zati bat” dokumental entzutetsuaren DVDarekin batera eskainiko dute Euskal Herriko hamaika herritan eginiko dantzen bideoa; Dantza zati bat. Nazioen Munduaren ibilbidea kontatzen duen Gazta zati bat dokumentalaren “Mikel eta Loinaz” abestia erabili dute dantzarako. Dagoeneko Orion, Lesakan eta Iruritan egindako dantzak argitaratu dituzte, eta, azkena Idiazabalgoa izan da.

Idiazabalgo bideoklipean ehunka lagunek hartu dute parte eta, ikusiko duzun moduan, Gazta zati bat dokumentalean agertzen diren hainbat lagunek hartu dute parte, tartean Luis artzainak.

Zer duzu buruan “Idiazabalgo Dantza zati bat (bideoa)”-ri buruz