Ideia sinpatikoen inguruan

Ley Orgánica General Penitenciaria.

Título Preliminar.

  • Artículo 1.-Las Instituciones penitenciarias reguladas en la presente Ley tienen como fin primordial la reeducación y la reinserción de los sentenciados a penas y medidas penales privativas de libertad, así como la retención y custodia de los detenidos, presos y penados. Igualmente tienen a su cargo una labor asistencial y de ayuda para internos y liberados. Artículo 2.-La actividad penitenciaria se desarrollará con las garantías y dentro de los límites establecidos por la Ley, los reglamentos y las sentencias judiciales.
  • Artículo 3.-La actividad penitenciaria se ejercerá respetando, en todo caso, la personalidad humana de los recluídos y los derechos e intereses jurídicos de los mismos no afectados por la condena, sin establecerse diferencia alguna por razón de raza, opiniones políticas, creencias religiosas, condición social o cualesquiera otras circunstancias de análoga naturaleza. 3.1.-Los internos podrán ejercer los derechos civiles, políticos, sociales, económicos y culturales, sin exclusión del derecho de sufragio.(…)

3.4.-La administración penitenciaria velará por la vida, integridad y salud de los internos.   

Horrela hasten da espainiar espetxe araudia. Bere hitzaurrean azaltzen digu zer den araudi hori: Presoen eskubideak, bermeak eta betebeharrak zehazten dituen “benetako berme parlamentarioa” (auténtico respaldo parlamentario). Berau osatzeko kontuan hartu zirela “tendentzia modernoenak”, baita Nazio Batuen Gutxieneko Arauak, zein giza eskubideen Nazioarteko Itunak.     Paparra hanpatzen zaie eta naturala da: Araudi zoragarria da. Zertarako daude espetxeak? Arrapaladan erantzungo digute: Presoak hezteko eta birgizarteratzeko! Presoei laguntzeko!   

Araudia irakurri ahala, espetxera eramanak izateko irrikatan jarriko gara. Zientoka langile prestu zure nora ezak zuzentzeko, zure beharrak ulertzeko, zure ostertza zurekin batera irudikatu eta sortzeko. Nahi beste ofizio edo karrera ikas ditzazun eta lan egin dezazun (ala ez, inposiziorik gabe gero). Zure inguru afektiboarekiko, geografikoarekiko eta kulturalarekiko loturak sendotu ditzazun. Espainiar gizarte idealean zure tokia berraurkitu dezazun, zure iraganean izandako egokitze arazoak euren laguntza amoltsuaz gaindituz. Heziketa prozesu horretan lasai: Espetxe erakundeek zure bizitza babestuko dute gau eta egun; zure eskubideen defentsan lehiatuko kartsuki edonorekin, edonoiz. Triste bazaude etxera bidaliko zaituzte (Rafael Vera).  Klaustrofobiak jotzen bazaitu, modulu oso bat erreserbatuko dizute, sukalde eta ikuztegi zerbitzu pertsonalizatuekin (Luis Roldán). Bihotz sentikorregia? Etxera, gizona (Julen Elgorriaga). Baina nork nahi du etxera egin,  hainbeste ikasten ari bazara, udan fresko eta neguan goxo, horrenbesteko alltruistekin zure inguruan lan eta lan, pertsona hobeagoan bihur zaitezen? Zein pertsona burutsuk egingo ziokeen uko halako aukerari? Esadazue orain: Nork nahi du espainiar ziega batetara joan? Txartel bakarra, tontoa azkena!    

Bai, ikusi dut zure atzamar jasoa Patxi, beste guztienen artetik jauzika: Zuk zeuk. Patxi Zabaletak, espainiar espetxeei buruz zer edo zer badakien horrek, espetxera egingo luke gogotik. Agenda arazoak ditu alabaina, hauteskunde kanpaina hasi da eta hortxe dabil bozen itsasoan arrantzan, ohiko pelagiko erakargarriekin. Halako egonaldi bat zoritxarrez ezin erreserbatu duenez, ideia bat izan du: Antton Troitiñori eskatu dio espetxera itzul dadin. Bide batez, diosku politikari nafarrak, beste alderdi politiko batek “oinarria eta sinesgarritasuna eskain diezazkion borroka armatuaren bukatzeari” (sic.).    

Azken batean, Antton Troitiñok soilik 24 urte eman ditu ziegan. Espainiar entzutegi nazionalak jarri du kalean, espainiar auzitegi konstituzionalaren ildo juridikoei jarraiki, baina Patxik badaki zer dioen. Patxik irakurri du espetxe araudia, eta orain arte Anttonek nozitu duen tratuaren mesedea luzatu nahi lioke, bere buruari luzatzeko mitin eta bilera gehiegi izanagatik. Bilerak etxekoandreekin, bilerak azoketako saltzaileekin, bilerak medioekin, bilerak Rubalcabarekin, estresa.     Orain espainiar entzutegi nazionalak atzera egin du; askatasun agindua idatzi zuen esku berberaz atxilotze agindua sinatu du, zalantzarik gabe pentsatuta agian, agian 24 urte gutxi direla Puerto de Santa Maríako isolamenduan egoteko, edo Ourensekoan, edo Sevillakoan, edo guztietatik bueltaka birgizarteratzearen lip-dubean.    

Anima zaitez Patxi, abertzale maitea. Egin itzazu zuk 24 urte horiek horrenbeste erakartzen zaituzten leotzetan, eta esaguzu: Zer zen, Antton Troitiñok zuri demostratu behar zizuna?

Anton Troitiño kartzelatik irteten, duela astebete

Irudia | Anton Troitiño kartzelatik irteten, duela astebete | Diario Digital Press | LGPL
preso politikoak

10 pentsamendu “Ideia sinpatikoen inguruan”-ri buruz

  • Gari Garaialde 2011-04-21 15:06

    Alabari ere berdina esango lioke?

  • Ze lotsagabea den tipo hau ,lotsa erabat galduta dauka tipo gaizto honek,ia bozketan merezitakoa ateratzen duzun.Zikiña behar du izan holako pertsonak

  • Garan kakotx artean datorrena eta hemen itzulitakoa ez da berdina.

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-04-21 22:25

    Ufa! Hori da botatzea, Patxi! Nola baloratu? Negargarri, izugarri, adierazgarri, lotsagarri, mingarri, deitoragarri…Baina inola ere ez ulergarri. Arrazoi askorengatik, besteak beste ALABA BARRUAN IZANDA!

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-04-21 22:32

    Egia Zorrotz, ez da berdina. Nik Zabaleta bera entzun nuen irratian, eta esango nuke Garako itzulpena nik entzundakoarekin bat datorrela.

  • Tipo hau  kantzerra  da Aralarrentzat. Gorrotoak itsutu egin du,ez dago bere aurpegia ikusi besterik,gaixo dago,gero eta Joseba Arregire antz handiago dauka,biak daude oso gaixorik. Txarrena da oraindik pixu handiegia  duela bere alderdikideengan eta pixakanaka pixkanaka ezerezera arrastratuko duela alderdia. Denbora testigu.

  • Zorrotz: Arrazoi duzu. Nik GARA-ren paperezko edizioa irakurri dut eta ez zuen zehazten, Anttonen balizko entregarekin nork emango ziokeen “borroka armatuaren amaitzeari bermea eta sinesgarritasuna” Zabaletaren iritziz. “Sortu” alderdiaren aurkako sufrezko atmosfera honetan nik neuk ondorioztatu dut edo Sorturi, edo Anttoni berari ari zitzaiela. Eta ez: ETAri ari zitzaion (Baina ZER ZERIKUSI izango dute Sortuk edo ETA-k Anttonen kaleratzearekin eta osterako atxilotze aginduarekin!!!). Arrazoi duzu beraz. Baina niri, egia esan, bost axola dit nori zuzentzen dizkion gizon honek bere exijentziak. Larritzen naiz, aldiz, norbaitek espainiar munstro aseezinari bazka ematen dionean. Eta gizon honek halako karrera hartu du norabide horretan non, ez balitz hainbatek hainbeste dutelako eta dugulako jokoan, (esate baterako senideok), pailazokerien antologian liburuki erdia irabazita zukeen. Ez balitz horren TRISTEA.

  • Aipamen hau, beste nonbaiten irakurri dut Aralarrek esan omen du Aberri Eguna ez dela ospatu behar EHan abertzaleak eta ez abertzaleak daudelako… ziur naiz Aralarren dauden guztiak ez daudela Leitzakoa bezain “pasauta” baina benetan da kezkagarria alderdi honen deriba lotsagarria. Garai bateko EE ere borratu egingo dute! Ta haiek listoia oso goian utzi zuten gero!

  • Lander Garro

    Zertarako nahi ditugu etsaiak, halako lagunak izanda? Jarri toga bat memelo horri, eta laster bidaliko gaitu guztiok itzalpera. Egin kontu amets bat baino ez duela buruan: PSNrekin batera Nafarroan agintzea. Hautesleek uzten badiote, egingo du. Lehengoan esan zuen irratian, abisatuta gaude.

  • Amonamantangorri 2011-04-21 23:59

    Ederra bota du.

    EAEn Aralar pikutara doanez, nafar vasquista moderatuen artean txoko bat bilatu eta alderdi transbersal eta moderatua bultzatzeko asmoa dagoela uste dut nik, baina horrela izanagatik ere, ergelkeria horri ez diot esplikaziorik ikusten.

    Eta Miren alaba barruan!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude