I still miss someone

sonajeroaren-printzi

Hurbilekoek duten balioaz ez gara konturatzen. Hor daude, hor ditugu, eta kitto. Badirudi gainera, askotan izorratu gehiago egiten gaituztela, lagundu baino. Ezta? Ez al da ala? Baina ausnartzen jarriz gero, zer egingo genuke haiek gabe.

Sonajeroaren printzipioa deitzen diot horri. Umetatik gugan dagoen printzipio bat da sonajeroarena; ume batek mahai gainean uzten du bere jostailua, ez baitu gehiago jolastu nahi. Eta hori ikusita, han dator bere anaia nagusia hura hartzera. Ezin jakin zehazki zergaitik, baina segituan pizten zaio umeari jostailu horrekin jostatzeko gogoa…

Horretan datza Sonajeroaren printzipioak. Eta ez da soilik umeetan ematen.

Zerbaiten balioaz ez gara ohartzen, galtzen dugun arte…

Ekaitza bainuontzi batean