Horrela sartu ziren Gasteizko Gaztetxean 1988an (bideoa)

GGHain justu orain dela 25 urte sartu ziren lehenbizikoz Gasteizko Gaztetxera, San Prudentzio egunez. Dozenaka gaztek burutu zuten une gogoangarri hura erakusten duen bideo bat zabaldu berri dute. Ez galdu!

Gasteizko apezpikuaren eraikina orduan hasi zen bizitza izaten, eta gaur arte heldu da, traba guztien gainetik, gazte asanbladaren eskutik. San Frantzisko aldaparen goialdean segitzen du tinko gaztetxeak, Gasteizko muinoan bandera pirata harro erakutsiz.

Bideoak gaztetxean sartu aurreko manifestazioa erakusten du, eta ondoren nola ahalegindu ziren atea zabaltzen, lortu arte.

Webgune berezia sortu dute mende laurdena ospatzeko. Hor daude bilduta urteurrenari buruz agertu diren albisteak, kartela, spot bat, Egarriz taldeak sortutako abestia…

2 pentsamendu “Horrela sartu ziren Gasteizko Gaztetxean 1988an (bideoa)”-ri buruz

  • Bideoa mundiala da, e…
    Zuzenketatxo bat: amaieran esaten dena oker dago, webgune hori “Egiozu euskaraz” ekimenarena da, eta Gasteizko Gaztetxearen 25. urteurrenaren jarraipena ari dira egiten (http://www.egiozueuskaraz.org/nortzuk-gara/). Oso txukun ari dira, gainera! Zorionak eurei eta txorionak Gasteizko Gaztetxeari!