Horrela eutsi dio Iruñeko Herri Harresiak

poliGoizeko ordubatak zirenean heldu dira Nabarreria plazara dozenaka polizia nazional. Ehunka gazte zituzten jomugan, Luis Goñiren atxiloketa galarazteko harresi bihurtuak. Minutu gutxian kendu dituzte banan-banan, borra kolpez lagundurik, gaua Goñiren estalki lanetan igarotzen zihardutenak. Goñi harrapatu eta gero zenbait karga egin ditu poliziak inguruetan, eta zaurituak eragin.

Ordu batzuk besterik ez ditu iraun Iruñeko Herri Harresiak. Atxilotze agindua harresia sortu eta ordu gutxira heldu da, Carmen Alba Espainiako Nafarroaren ordezkariaren bozkariorako. Igande eguerdian askatasun politikoen alde egindako manifestazioaren ondotik azaldu zen Luis Goñi, bi hilabetez espetxeratzeari izkin egin eta gero.

Jarraian daude Topatu, Lander Arbelaitz, Joxerra Senar eta Gari Berasaluzek bertatik bertara egindako bideoak.



Berriako argazki galeria

Herri Harresiaren argazkiak, Argian.

Iruñeko herri harresiaren jarraipena, Argian.

Storify, Berrian.

Elkarrizketak, Info7n.