Horra zer den egun Donostia

Horra zer den egun Donostia –

San Sebastian egunaren bezpera dugula-eta, Maddalen Arzallusek Gaztea irratiko Kantualidadean emandako martxa berria dakargu, bertsolari lapurtarrak ohi duen moduan kritiko bezain umoretsua. Egun Donostia iruditzen zaionaren ikuspegia.

.

“San Sebastian dago zeruan, garestian bakarra munduan;
sosa da santua, eta pobre herria, horra zer den gure Donostia.

Hotelez lepo, gazteluz lepo;
eta bitartean zahar eta gazte, kalerik kale aldaba joaz kanpora bizitzera omen doaz.

Pintxoak bi euro eta erditik gora, zer da ba, lau baba!

Autobusak euro eta erditik gora, hegan al doa ba!

Alokairuak mila eurotik gora, Miramar aldaba!

Donostiarrak zutik jartzeko asmoz, hots handiz danborra jotzen gatoz!

Bagara, gu ere bai, poltsiko hotzez, eta beti alai, beti alai!”

Horra zer den egun DonostiaHorra zer den egun Donostia