Hondartza #kontzeptugisa

Hondartza #kontzeptugisa

Hondartza itsasoa eta lurra elkartzen diren lekua da, normalean aldapa txiki batekin, amildegirik gabe edo hauen azpian, hareazko edo harri txikizko lurzoruarekin. Horixe dio Wikipediak. Baina udako egun beroetan konturatzen naiz badirela hondartza asko eta asko. Berau ulertzeko era adina…

  • Hondartza eguzkia da gehiengoarentzat. Moreno jartzea, toalla edo aulkia eguzkiari begira orientatzea era perfektuan eta 13 minuturo apur bat mugitzea. Eguzkitako krema. Gehiengo honek eguzkirik ez badago, 30 CÂș eginda ere, ez du hondartza zapaltzen.
  • Hondartzak surfa esan nahi du beste askorentzat. Jende mota hau olatu onak badaude, elurra eginda ere, uretan izango da. Neoprenozko azal lodiarekin, mehearekin edo batere gabe, itsasoarekin dantza egiten dute.
  • Hondartza negozioa da beste askorentzat. Terrazak, betetzeko aulkiak eta mahaiak. Saltzeko zerbeza litroak eta menuak. Izozkiak. Alokatzeko toldoak. Surf ikastaroak eta hortxatak. Urte osoko diru sarrerak. Hauek, uda partean behinik behin, egunero joaten dira hondartzara.
  • Hondartza bainua da. Bada urtean 365 egunetan hondartzara joaten denik bainu bat hartzera. Olatuak hartu igeri egin… orduak eta orduak igaro uretan beratzen. Hauek hondartzan pasatzen duten denboraren %50a gutxienez uretan igarotzen dute.
  • Hondartza irakurtzea da minoria batentzat. Liburua altzoan joaten den horrentzat, egunik grisenetan ere topatuko duzu espezie honetako pertsonarik hondarretan etzanda irakurtzen.
  • Paseoa da hondartza besteren batentzat. Oinutsik ibiltzea, edo korrika egitea. Goizeko ordu txikitan ateratzen da espezie hau ur ertzeko marran zehar ibilean. 40 urtetik gorakoak da gehiengoa, eta urte osoan zehar zapaltzen dute hondartza, eguraldiari erreparatu gabe.

Badira ziurrenik hondartzaren beste hamaika definizio. Zuk ere izanen duzu zurea. Eta hor goian jarritakoen konbinaziotik beste mordoa etara ahal izango dituzu. Zuretzat zer da hondartza?

Hondartza #kontzeptugisa

itsasoa eta lurra elkartzen diren lekua da, normalean aldapa txiki batekin, amildegirik gabe edo hauen azpian, hareazko edo harri txikizko lurzoruarekin…itsasoa eta lurra elkartzen diren lekua da, normalean aldapa txiki batekin, amildegirik gabe edo hauen azpian, hareazko edo harri txikizko lurzoruarekin…

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.