Hondartza eta ume zaratatsuak, eztabaida klasikoa

Hondartza eta ume zaratatsuak, eztabaida klasikoa –

Mikel Garciak Argia aldizkarik Jendartean blogean.

Hondartzan (ere) haurrek zalaparta sortzen dutela-eta, uda guztietako ika-mika itzuli da sare sozialetara: umeak ume direla eta jarrera gogaikarriak dituzten helduak ere badirela vs. haurrak diren arren zibilizatuki ere jolastu daitezkeela eta guraso asko arduragabe hutsak direla. Ondorengo gogoeta hautatu dut nik:

Hondartza eta ume zaratatsuak, eztabaida klasikoa

Enpatiaz, elkarbizitzaz, heziketaz… luze hitz egin dezakegu, bateko eta besteko argudioak eman, baina emakume batek zabaldutako mezua ekarri nahiko nuke honakoan, hainbat gako ematen dituelakoan:

“Umeek gerra ematen dutela, enbarazu egiten dutela, gurasook dena onartzen diegula entzuteaz nazkatuta nago. Umeak dira, eta jaio dira garai batean zeinetan ez duten hirietan nahikoa zelai zabalik barne-grina askatzeko (…) Ez ditugu bakarrik uzten, alboan ditugu, baina ezin gara etengabe aritu esaten ‘ez egin hau, ez garrasirik egin, ez joan…’, ez gurasoak horretarako gaitasunik ez daukagulako, baizik eta haien osasun mentalagatik. Arnasa hartu behar dute, eta zuk, enbarazu egiten badizu, eskubidea duzu kargu hartzeko, haurrak ginenean bizilagunek kargu hartzen ziguten moduan. Heziketaren parte da hori ere. Baina ez espero ume isil, obediente eta gainera guapoak kaleak adornatzeko (…) Gurasook hezi eta zaindu egin behar ditugu, ez kontrolatu. Errepikatzen dugu gizartea ardi-talde otzan bihurtu dela, ez ditzagun orduan umetatik ardi-talde otzanak domestikatu”.

Hondartza eta ume zaratatsuak, eztabaida klasikoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.