Hondarribiko ostalarien elkarteak bertan behera utzi ditu isrraeldar sukaldaritzako jardunaldiak

Egun hauetan etengabeak izan dira borroka ideologikoan egin diren saioak: lagun palestinar batek Hondarribiko hainbat ostalariekin zuzenean hitz egitera joan zen, sare sozialetan hainbat lagunek Israelek Espainian duen enbaxadaren bozeramailearekin ika-mikan ibili ziren eta Hondarribiko udalari ere bidaltzen zizkioten iruzkinak, Noticias de Gipuzkoa egunkarian atzoko iritzi artikulua, Antxeta irratiko parte hartzea non, besteak beste, azaltzen den Irunen Pacbi manifestuarekin bat egin duten lagun guztiak eta udalaren jarrera salatu. Euskal Herria Palestina sareak ohar bat atera zuen herenegun antolatzaileen jarrera salatzeko eta boikotera deitzen…

Eta azkenean Hondarribiko ostalarien elkarteak atzera egin du adierazpen honen bidez. Ez da ahuntzaren gauerdiko eztula: pentsa ezazue nolako ponposoa egin duten jardunaldien aurkezpena Israelek espaniar estatuan duen enbaxadoreak, Hondarribiko alkateak (PNV) eta Iñaki Galdosek (11 bat) (gaur zuten prentsaurrekoa Hondarribin), 4 sukaldari isrraeldarren presentzia bertan behera utzi behar izan dute… Zorionak zinez janari-zabor honen kiratsa zabaltzen ibili zareten lagun guztioi, orain berriro lanera Euskal Herria sionismorik gabeko larralde bihurtu arte! Gora herrion elkartasuna, Euskal Herria Palestina sarea aurrera!!!

Herri ekimena

Irudia | Herri ekimena | Palestina sarea | Creative Commons By SA

Hondarribiko ostalarien elkarteak bertan behera utzi ditu isrraeldar sukaldaritzako jardunaldiak

Egun hauetan etengabeak izan dira borroka ideologikoan egin diren saioak: lagun palestinar batek Hondarribiko hainbat ostalariekin zuzenean hitz egitera joan zen, sare sozialetan hainbat lagunek Israelek Espainian duen enbaxadaren bozeramailearekin ika-mikan ibili ziren eta Hondarribiko udalari ere bidaltzen zizkioten iruzkinak, Noticias de Gipuzkoa egunkarian atzoko iritzi artikulua, Antxeta irratiko parte hartzea non, besteak beste, azaltzen den Irunen Pacbi manifestuarekin bat egin duten lagun guztiak eta udalaren jarrera salatu. Euskal Herria Palestina sareak ohar bat atera zuen herenegun antolatzaileen jarrera salatzeko eta boikotera deitzen…

Eta azkenean Hondarribiko ostalarien elkarteak atzera egin du adierazpen honen bidez. Ez da ahuntzaren gauerdiko eztula: pentsa ezazue nolako ponposoa egin duten jardunaldien aurkezpena Israelek espaniar estatuan duen enbaxadoreak, Hondarribiko alkateak (PNV) eta Iñaki Galdosek (11 bat) (gaur zuten prentsaurrekoa Hondarribin), 4 sukaldari isrraeldarren presentzia bertan behera utzi behar izan dute…

Zorionak zinez janari-zabor honen kiratsa zabaltzen ibili zareten lagun guztioi, orain berriro lanera Euskal Herria sionismorik gabeko larralde bihurtu arte!

Gora herrion elkartasuna, Euskal Herria Palestina sarea aurrera!!!

www.askapena.orgNDU5Mw==

Irudia | janari zaborra | —- | Creative Commons By SA

2 pentsamendu “Hondarribiko ostalarien elkarteak bertan behera utzi ditu isrraeldar sukaldaritzako jardunaldiak”-ri buruz