Hondarribian lur hartzen

Hondarribian lur hartzen – Sagardotegi denboraldirako telefono adimentsua


Hegan egitera ohituta ez dauden bidaiari gehienek, hegazkineko lehio txikira pega-pega eginda egon ohi dira aireratze eta lurreratzeetan, azpian zer dagoen ikusteko jakin-minez. Zuetako batzuek Hondarribiko aireportuan lur hartu duzue noiz edo noiz. Ez da ohiko lurreratzea, hegazkina hegoaldetik datorrenean, gehienetan itsasorantz egin behar baitu,  han bira eman eta kostarantz egiteko berriz, mendiek traba egiten baitute.

Jarraian duzuen bideo ikusgarrian, ederki ikusiko duzue lurreratzea, Ismael Jordá argazkilariak pilotuaren kabinatik bertatik grabatu baitu. Errenteria, Jaizkibel mendia, Hendaia, Donibane Lohitzune… primeran ikusten dira, ikuspegi panoramiko eder baino ederragoan.

Hondarribian lur hartzen