Hiztunetik hiztunera, euskararen bizipenek ezarritako bidetik

Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak “Hiztunetik hiztunera, euskararen bizipenek ezarritako bidetik” izeneko mintegia antolatu dugu EHUko Udako Ikastaroetan, Donostiako Miramar Jauregian, ekainaren 27an, 28an eta 29an.

GAIA:
Euskara EHko berezko hizkuntza izanik ere, euskaraz bizitzeko eragozpenak eta debekuak izan ditugu. Horren ondorioz, mendekotasun jarrerak eta egoerak sortu dira: eskolan euskaraz eginez gero, erregelarekin jotzea irakasleak; euskaldunonganako bazterketa: “háblame en cristiano”; euskalduna erdaraz bizitzea, euskara etxerako utzita; boterearen axolagabekeria: poliki joan beharra, euskara eskatzea inposiziotzat hartzea, euskaldunoi leporatzea euskararen egoera murritzaren erantzukizuna… Era berean, euskaldunok argi erakutsi dugu euskaraz bizi nahi dugula, eta horretarako antolatu gara, aldarrikatuz eta ekinez, auzolanean.

Urteotan ez zaio nahikoa erreparatu hiztunon bizipenei. Foru Aldundiaren eta EHUren mintegiak eremu horri heldu nahi dio, beraz, bertako eta kanpoko adituen laguntzaz.

Ikusi helbide honetan, mintegia aurkezteko grabatu dugun bideoa  eta mintegiaren nondik-norakoak eta egitaraua azaltzen dituen orria.

IZEN EMATEA

  • Ikastaroen Idazkaritzan: 1042 Postakutxa – 20080 Donostia – 943219511 • 699492271 – Faxa 943219598
  • Internet bidez: EHUren udako ikastaroen web orrian
hizkuntz eskubideak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude