Hizkuntza gutxituen biziberritze prozesua gazteen ikuspegitik

Hizkuntza gutxituen biziberritze prozesua gazteen ikuspegitik-

Zizurkil, Elgoibar, Donibane Garazi eta Irlandako 32 gaztek astebeteko egonaldian euskararen eta gaelikoaren inguruko kezkak partekatzen ari dira

Hondarribiko Juan Sebastian Elkano aterpetxeak hogeita hamabi gazte hartu ditu abenduko lehenengo astean. Ez dira nolanahiko bisitariak, Hizkuntza gutxituei buruzko egitasmo batean parte hartzen ari diren hainbat gazte dira, Irlandakoak eta Euskal Herrikoak. Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Europa mailako Erasmus + laguntzak babesten dute, eta Zizurkil eta Elgoibarko Udalek, Donibane Garaziko Lizeo Publikoak eta Galwayko (Irlanda) Muintearas Teo elkarteak parte hartzen dute.

Hizkuntza gutxituen biziberritze prozesua gazteen ikuspegitikErasmus + egitasmoaren helburua Europako hizkuntza aniztasunaz ohartarazteaz gain, Europako leku ezberdinetako gazteek egoera linguistiko antzekoak bizi dituztela ikustaraztea. Europan milaka herritar dira egoera diglosikoan bizi direnak eta Erasmus + egitasmoan parte hartzen ari diren 14 eta 16 urte bitarteko 32 gazteek euskararen eta gaelikoaren eguneroko errealitatea ezagutzeko eta hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuan inguruko lanketa egiteko aukera izaten ari dira.

Horrez gain, hizkuntzekiko duten ikuspegi kritikoa lantzeko saiakera egiten dabiltza eta hizkuntza gutxituen arteko harremana eta erlazio horri buruzko hausnarketa bultzatzen, beti ere gazteak, euskara eta gaelikoa eta ahalduntzea erdigunean jarriz. Lanketa honekin, Europako leku ezberdinetako gazteak egoera linguistiko antzekoak bizi dituztela ikustarazten ari dira.

.

Proiektuaren jatorria

Egitasmoak Zizurkil eta Elgoibarko Gaztelekuetan du sorrera, bertan antzeman baitzuten Europako gazte trukaketa proiektu baten beharra. Gipuzkoako bi herri horietako gazteek parte hartzen dute, Donibane Garaziko eta Irlandako Galway herriko gazteekin batera. Herri bakoitzeko zortzi gazte eta bi hezitzaile ari dira. Euskal Herriko

gazteak gaelikoaren berri izaten ari dira, Irlandarrak, aldiz, euskarak bizi duen errealitatera gerturatzen ari dira Gazteak eta Hizkuntza gutxituak gaiaren inguruko tailerren bidez. Herrialde desberdineko nerabeak elkarrekin ari direnez, jarduera guztiak euskaraz eta ingelesez egiten dira.

.

Azken egonaldia

Hondarribiko egonaldiarekin amaituko da Erasmus + egitasmoa. Aurrez, ordea, beste bi fase izan dira. Lehenengoan, gazte euskaldunak elkar ezagutzeko topaketa bat egin zen Donostian, irailaren 28an. Bigarrengoan, astebeteko egonaldia egin zuten Galwayn, urriaren 28tik azaroaren 4ra bitartean. Besteak beste, gaelikoa egoera hobea dagoen Gaeltach eremua bisitatu zuten, TG4 telebistan egon ziren edota hainbat joko tradizional ezagutu zituzten.

Hondarribiako egonaldia abenduaren 2an hasi eta 8an bukatuko da. Egonaldian euskararen inguruko formazioa jasotzen ari dira, hainbat bisita eta soziolinguistikaren inguruko hitzaldien bidez. Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, erakundeetako ordezkariek harrera egingo zieten Foru Aldundian; Realaren instalazioak bisitatu zituzten; 2deo; gaur Durangoko Azokan izan dira, eta datozen egunetan, besteak beste, Mintzola bisitatuko dute.

Hondarribiko egonaldia bukatu ondoren, nerabeek lanketa berezia egingo dute Gaztelekuetan eta ikastetxeetan, haien esperientzia zabaldu eta euren inguruan hizkuntza ohiturak aldatzeko saiakera eginez.

Hizkuntza gutxituen biziberritze prozesua gazteen ikuspegitik

Hizkuntza gutxituen biziberritze prozesua gazteen ikuspegitik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude