Hizkuntza baliatu

hizkuntza_baliatuOraindik ere ulergaitza egiten zait Euskal Herrian aritu nahi duten entitateek hizkuntzaren irizpidea aintzat ez hartzea eta erantzukizunez ez jokatzea. Zergatik ote?

Enpresek erabiliko dituzten hizkuntzak hautatzeko garaian 3 faktorek eragiten dute nagusiki: legedia, merkatu-irizpideak eta entitate horretako erantzukizun soziala. Azken horri dagokionez, Europako Komunitateetako Batzordeak 2001ean argitara eman zuen Liburu Berdean ageri zen bezala, ardura soziala hartzeak betebehar juridikoetatik harago joan eta giza kapitalean, ingurunean nahiz solaskideekiko harremanetan ere inbertitzea esan nahi du. Hemen eta orain, enpresek erantzukizunez jokatzeak esan nahi du bezeroekiko harremanetan euskaraz aritzeko bitartekoak jartzea edo bertan lanean ari diren pertsonei lana euskaraz garatzeko aukera eskaintzea.

Oraindik ere ulergaitza egiten zait Euskal Herrian aritu nahi duten entitateek hizkuntzaren irizpidea aintzat ez hartzea eta erantzukizunez ez jokatzea. Zergatik ote? Legedian zorrotz jaso beharko al litzateke? Merkatuak hala jokatzera bultzatzen dituenaren pertzepzioa al dute? Enpresak konturatu behar dira hizkuntzaren aldagaia “baliatu” ahal duten osagaia dela, hor baitute abantaila lortzeko ezaugarri esanguratsua. Enpresei eskatu behar zaie horretan berritzaileak izateko, jabetu behar baitira guretzat, kontsumitzaile eta erabiltzaileontzat, hizkuntza aldagai ezinbestekoa dela, produktuak eta zerbitzuak erakargarriagoak direla gure hizkuntzan eskainiz gero.

Enpresa guztiek urrats biziak emango balituzte…

berrikuntza, enpresa, erantzukizun soziala, hizkuntza
Rober Gutiérrez

Bai Euskarari Elkartea http://twitter.com/robergutierrez

5 pentsamendu “Hizkuntza baliatu”-ri buruz

  • Oraintxe bertan izan dudan esperientzia etorri zait gogora. Movistareko 1004 zenbakira deitu dudanean, zerbitzu batetik baja emateko. Harremanetarako hizkuntza aukeratzeko modurik ez. Noski, ez movistarren, ezta beste konpainiatan ere. Beraz, hizkuntzak ba al du benetan balio erantsirik enpresa edo konpainia hauen irudiko?

  • Nik ere moviestarrekin hitz egin dut gaur Josu,1004 telefonoan, 20:15 aldera, hamar minutuz eta nire harridurarako aukera eman dit hasierako makina automatiko horrek hizkuntza aukeratzeko: “castellano pulse uno”, “euskera pulse dos”. Bigarrena aukeratu eta euskaldun andere peto peto batek nire eskaria normal bete du segituan, segundu batzuk itxaronda soilik, euskara batuaz hasi gara eta azkenerako bizkaieraz bukatu dugu.

    “Orain bertan” hitz egin duzu Josu ala “orain egun batzuk” hitz egin zenuen?

  • Ez da ba egia izango! nik atzo deittu nuen, arratsaldez, eta “makinari” ez nion hizkuntza aukerarik eskaintzen entzun… oraintxe bertan, berriz egin dut proba eta ondorengoa izan da sekuentzia (gutxi gorabehera): “por favor, si su consulta está relacionada con este numero de telefono diga continuar” “sino, marque el número sobre el que quiere realizar la consulta” “indique el motivo de la consulta” “por favor, espere, en breves momentos le atendera un comercial”… baina harremanetako hizkuntza aukeratzearen gainean, ezer ez.

  • Atzo arratsaldean “por favor, espere, en breves momentos le atendera un comercial” esan ondoren, bi aukera hauek eman zizkidaten: “si desea que le antiendan en castellano pulse uno”, “si desea que le atiendan en euskera pulse dos” eta hortik aurrerakoa euskeraz egin ahal izan nuen. Ez nuen baja emateko deitu… hor izango al da aldea?

  • Aldats gora da gehienetan euskaraz bizi nahi izatea, eta horrek dakar euskaldun gehienek, zalantzaren aurrean, erdaraz egitera, normala den bezala. Ahalegina eta borondate oso sendoak behar dira ezezagunari euskaraz egiteko, izan tabernan, enpresa batean edo Bengoaren (eta Azcunaren) Osaquidechan… zer esanik ez Aresen Erchanchan.
    Baina egoera triste hau irauliarazteko, ekin beste aukerarik ez dugu. Ekin eta ekin, eta ahal dugun guztietan, posible zaigunean, euskarazko arreta eman NAHI EZ duten horiei, “AGUR eta banoa hemendik” esan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude