Hizkuntza aukeratzeko askatasunaren izenean

MTUyOQ==

Gurasoen eta ikasleen hizkuntz askatasunaren alde ari omen dira lanean. Horixe diote PPk eta PSEk, baina euren ekintzek bestelakoa diote.

Euskaraz ez dakiten lanbide heziketako irakasleek lana ez galtzea dute orain helburu.

Duela gutxi, lan eskaintza publikoa iragarri zuen Jaurlaritzak, lanbide heziketako irakasle teknikoei zuzendua. 131 lan eskaintza ziren. Horietatik 49etarako oinarrizko euskararen ezagutza eskatzen zen, 1. hizkuntz eskakizuna. Eta 82 lanpostuetarako, ordea, 2. hizkuntz eskakizuna betetzea beharrezkoa zen.

Horri erantzuteko, PPk euskaraz ez dakiten lanbide heziketako irakasleak “salbatzeko” proposamena egin zuen. Eta PSEren babesari esker legebiltzarrean onartu dute.

Hizkuntz askatasuna bermatu ordez, gazteleraren nagusitasuna bematu nahi dutela esan beharko lukete.

Irudia | Ikasgela | sergis blog | Creative Commons By SA
euskara, hizkuntz eskakizuna, lanbideak, PP, PSE

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude