Hitzaldia eta erakusketa Goizuetan abenduak 13

goizuetako kartela 2

Eguzki, Euskal Herriko talde ekologistak, Goizuetako Udalarekin batera, Donostia eta Oreretako Añarbeko Baso-Erreserba berriari buruzko erakusketa antolatu du bertako Udal GANBARAN abenduaren 13tik  21era,  17:00etatik 19:30etara. Ekitaldi honekin batera egun horretan hitzaldi bat ere egingo da. Bertan, Iñaki Aizpuru ostirala 13a,  19:30etan, ibilbide luzeko biologo aditua izango da herrian, gaur egun mendi eta herri-basoen bestelako kudeaketa-ereduen berri emateko: Añarbe, Artikutza, Bertiz, eta abar.

Goi Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko mugan Lesaka edo Goizueta dira egurgintza intentsiboaren adibide intentsiboenak, bioaniztasuna eta basa-bizitzaren aldetik basamortu biologikoa bilakatu direnak. Lehengoan, alertze japoniarraren, eta bigarrenean, pinu intsignisaren erabilera masiboarekin.

Komunitate zientifikoaren eta eragile ekologisten eskutik, sarritan kudeaketa hau salatu da, batez ere Ingurumenean sortu dugun egoera larriak: bertako basoen (harizti, amezti, haltzadi eta pagadiak) desagerpena, urritasuna eta isolamendua. Azken hamarkadetan, gure herrietako “aberastasun” nagusia egurraren ekoizpena izan da. Baina, mundu mailako egoera sozio-ekonomiko latz honetan, egurrak ez du dagoeneko balio handirik. Gaur egun, herrien ondare natural desberdinak balioa irabazten ari dira: turismoa, natur balioak (basa fauna, onddo eta perretxikoak,…), baso naturalen eta paisaia tradizionalaren berreskurapena,…

Azken finean, bada beste eredu bat gure herrietako basoak eta basa faunaren populazioak kudeatzeko, gure gizartearen aberastasun-iturri berriak izatera deituta daudenak.