Hitz batean: Azkuna, Maroto, Izagirre, Maya

alkateakHitz bat eta bakarra: nola definitu zenuke zure alkatea? Gasteiz, Bilbo eta Donostiako alkateak elkarrizketatu dituzte ETB2ko erreportaje batean. Zenbait kaletarri galdetu diote: Azkunak aldeko eta kontrako sutsuak ditu, Izagirrek konfiantza gutxi du, eta Marotok loreak jaso ditu Gasteizen. Baina, zuk zer uste duzun jakin nahi dugu, erdi jolasean erdi benetan. Hitz bakarrean, zure alkatea.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

7 pentsamendu “Hitz batean: Azkuna, Maroto, Izagirre, Maya”-ri buruz

  • Maroto: lehorra
    Izagirre: apaiza
    Azkuna: harroa
    Maya: ezezaguna

  • Peru Dulantz 2012-03-23 14:49

    Maroto: onegia (PPkoa izateko)
    Izagirre: gertukoa
    Azkuna: harroputza
    Maya: auskalo

  • Amonamantangorri 2012-03-23 15:27

    Orain ETBn asko egiten ari dira. “Kaleko jende arruntari” iritzia galdetu…

    Bere burua ezkerrekotzat daukan programa espainol batean, “Barrio rico barrio pobre” izeneko atal bat dute: esate baterako, Vallecaseko proletarioei eta Gran Vían ibiltzen diren aberaskumeei galdera berak egiten dizkiete, bi klaseen arteko diferentziak nabarmentzeko. ETBko erreporteroak zein auzotara bidaltzen ote dituzte “jende arrunta” bilatzera?

  • Iñaki Larrañaga 2012-03-23 17:52

    Nik erantzuna: Gasteizen, Dato kalean, Zabalgunean. Hau da, PPren gotorlekuan, non bozken ia erdiak haiek jaso zituzten.

  • Maroto: gizona
    Izagirre: gizona
    Azkuna: gizona
    Maya: gizona

  • Azkuna: despota (gazteleraz RAEk hitzari ematen dizkion hiru definizioak betetzen ditu)

  • Maroto: PPkoa
    Izagirre: Bildukoa
    Azkuna: EAJkoa
    Maya: “ComoDIOSmanda”koa