Ba al dugu hiltzeko eskubiderik?

Ba al dugu hiltzeko eskubiderik?29 urte ditu, eta minbizia diagnostikatu ostean, bere buruaz beste egin nahi du, eutanasia bidez eta gehien maite dituen senide eta lagunekin batera. Brittany Maynard amerikarraren kasuak hedabide guztietan izan du isla, eta horrek erakusten du nola eutanasiarena gai arantatzua eta interesekoa den, Espainiar zein Frantziar estatuan debekatua dagoen arren.

Brittany-k bere heriotzaren heriotza atzeratzea erabaki du berriki bere gertukoekin gehiago egon nahian, baina hala ere erabaki irmoarekin jarraitzen du oraindik, “maite duen musika entzuten eta maite dituenekin” dagoela emangio dio amaiera bere bizitzari, gero eta okerrago jarri eta pixkanaka minez itzali beharrean.

Gure tradizio kristauak oztopatzen gaitu akaso, baina ez ote da askoz hobe hala hiltzea ingurukoek zure gainbehera jasan eta sufritu behar izatea baino? Ez ote da atseginagoa maite dituzunak agurtuta eta hiltzea, patuaren menpe geratzea baino?

Bestelakoa da Belgikako kasua: bertan legezkoa da jada, eta adin-txikiekoei ere aukera hori onartzea ari dira aztertzen. Zein ote da Euskal Herrian gaiarekiko dugun jarrera? Zure iritzia eman dezakezu enkuestan honetan boza emanda:

Ba al dugu hiltzeko eskubiderik?