Hidalgia moda espainiar bat?

Gaur ez bezala, antzinako garietan banakoaren eta bere ondorengoen eskubide eta askatasuna irabazi egin behar izaten zen, ez baitziren negarraren bidez zerutik erortzen. Ikusi dugun guztiarekin, euskaldunok larruan grabatua beharko genuke honakoa: Askatasuna ez da oparitzen, irabazi egin behar da.

Almogavareen kasua, hau da, ekialdeko Pirinioetatik mairuak jipoituaz ospea lortu zuten gudari-taldea, da esanguratsuena: Bizantzio inperioak alokatu egin zituen turkiarren kontra borrokatzeko, euren fama ona zela-eta. Aurki, enperadoreari itzal egitera iritsi ziren gudaren bitartez lorturiko pribilegio eta boterearen bitartez.

Hidalgia edo Aitonsemetza “hiritar librearen” antzeko titulu bat zen, erregeak igorritakoa, eta mairuen kontrako birkonkistan nabarmendu ziren gerlariei ematen zitzaien . Titulu horrek zenbait eskubide jasotzen zituen: armak eduki eta erabiltzekoa, zenbait zergatik libratzea, eta, jakina, lurralde zehatz batean bizi eta jabe izateko eskubidea. Hidalgia irabazi egiten zen bai lorpenen bitartez eta bai odoleko herentziaren bitartez.

Kantauri itsasoko eta Pirinioetako herriak (Euskal Herrria, Asturias, Kantabria…) izan ziren birkonkista aurrera eraman zutenak hasieratik. Hori dela-eta, herri haiek aitonsemeak ziren era kolektiboan, euren garrantzi historikoagatik. Hala, lurralde haietako biztanleen gehiengo osoa zen, urruneko oinordetzaren bitartez, hidalgiaren jabe. Euskal Herrian, beraz, aitonsemetza leinutik zetorren, eta ondorengotza horrek ematen zien herritar librearen kategoria, ez baitziren inoren bilau.

Hidalgia moda espainiar bat?

Biziraupena lurrari hertsiki loturik dagoen garai batean, zentzuzkoa zen lur horren jabetza eta erabiltzea modu jeloskorrean gordetzea, kanpotarren aurrean. Badirudi maiatzak 68an bizi diren horientzat ez dela normala, jabetza pribatua “opresio egitura” bat omen delako . Nahiko nuke ikusi, ordea, horien jarrera baserriko baratzetik eta larreko ganadutik biziko balira, eta baratza horren inguruan atzerritik etorritako ijito kanpamentu bat ezarriko balitz.

Ius Sanguinis irizpidea Europa osoan zegoen ezarria, batez ere migrazio-fluxu handiko tokietan. Ez zen “Espainiatik etorritako moda bat”, baizik eta behar sozio-ekonomiko batzuei erantzuteko era juridiko bat. Baserria zen leinuaren iraunkortasunaren sinboloa, eta etxearen izena hartzen zuen bertan bizi zen sendiak. Euskal Herrian, foruen, hau da, euskaldunon ohitura eta usadioetatik sorturiko legeen bitartez ezarri zen irizpide hori, aiton-semetzaren bitartez, alegia.

Hidalgia moda espainiar bat?Foru-lege horrek debekatu egiten zien kanpotarrei euskal lurralde foraletan bizitzea, hots, juduei, mairuei, beltzei, mulatoei, ijitoei, agoteei, kristautuei eta bilauei. Aiton-semetza demostratu beharra zegoen legalki lurralde haietako herritartasuna lortzeko, izan ere, soilik bizitzeko baimena zuten aitonseme bezala ezagutuak zirenak (euskal jatorri garbikoak).

Lege horrek XIX. mendera arte iraun zuen Bizkaian. Eta Hidalgia “moda” horri esker iritsi zen, hein batean, euskara eta euskal etnia XIX. mendera era osasuntsuan Gipuzkoa eta Bizkaian. Hain zuzen ere, bi lurralde horietako biztanleen %80a euskal elebakarra zen garai haietan hidalgia kolektiboa zuten Nafarroako lurraldeen antzera, Baztan edo Erronkari kasu.

Liberalismoa eta modernitatearen ideia txoriburuak (liberte, egalite, fraternite) gurera iritsi zirenean joan zen ius sanguinis irizpidea pikutara, foruekin batera. Frantzian sortu zen Estatu zentralista eta mekanizista modernoak zentzuzkoago ikusten zuen tabula rasa bat egin eta Estatuaren seneko herrialde guztiak eremu guztietan homogeneizatu: “gizabanako guztiak berdinak badira, goazen ezberdintasunekin amaitzera!”. Eta logika horretan dihardugu gaur arte.

Hala, galera horrek ekarririko eraldaketa ekonomiko, demografiko eta sozial itzelak utzi du euskal leinua amildegiaren ertzean. Eta, bitartean, maiatzak 68ko erokeriekin burua galdu dugun euskaldunok, gure nortasuna berrezartzeko ahaleginetan gabiltza igualitarismo sakrosantuaren parametroen baitan, eta zentzugabekeria horren ondorio dira euskal komunikabideetan topa ditzakegun delirio eta eztabaida hutsalak euskalduntasunaren inguruan.

Hidalgia moda espainiar bat?

2 pentsamendu “Hidalgia moda espainiar bat?”-ri buruz

  • Ba, tira, eztabaida hutsal horiekin amaitzeko, Nurenbergeko legeak tiradera zaharretik berreskuratu eta kitto.

    Edo, karlismoa behingoz baztertuz, saia gaitezen estatu liberaletik at bizikitezko era duin, aske eta serios bat asmatzen.

    Izpta.: Maketoen seme euskaltzale bat

  • Horregaitik ez da gatxa ulertzea zergaitik Euskal probintziak Felipe V errege absolutistaren alde egin zuten suzesio gerratean, zeren hidalgo izateak erresponsabilite aundia zekarren Espainako koroaren purismoaren aingura gogorra izateko.