HGL Eskolan ikastaroa egin nahi duzu?

HGL Eskolan ikastaroa egin nahi duzu?

Haur eta gazte literatura interesatzen zaizu?

Maisu-maistra izateko ikasten ari zara?

Sortzailea, editorea, bibliotekaria, irakaslea, gurasoa edo, besterik gabe, haur eta gazte literatura maite duzu?

Orduan ez egin zalantzarik, eman izena HGL Eskolan ikastaroan. Ez zaizu damutuko.

 

Galtzagorri Elkarteak eta EHUko Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika Sailak antolatutakoa da. Amaieran EHUk homologatutako titulua izango duzu. 

Saioak astean behin, gai oparoak puntako euskal adituen eskutik, asteazkenetan, Donostiako kanpusean. 

*Gai oparoak: EHGLren historiatik hasi eta euskal literatur sistematik pasatuta generoz genero irakasleek egingo duten ibilbdiea –ahozko tradiziotik komikira arte–.  

**Puntako euskal adituak diogunean: Mariasun Landa, Maite Gurrutxaga, Juan Kruz Igerabide, Yolanda Arrieta eta Garazi Arrula, bseteak beste. Den-denak topatuko dituzu programan.

Bost lan ikastaro osoan.

Ikastaroa urtarrilean hasi eta maiatzean amaituko da.

Eman izena!

 

HGL Eskolan ikastaroa egin nahi duzu?

Euskal Haur eta Gazte Literatura Elkartea.