Hezkuntzako egoerari buelta emateko, Batzar Irekia deitu du EHBEk

MTE2OA==

Hezkuntzak pairatzen duen egoera nahiko larria da. Azken urteetan egoera jada gaizki bazegoen azkeneko hilabeteotan okerrera jo du. Horren aurrean, gainera, ez dago erantzun zabala eta indartsua emango duen Hezkuntza Mugimendu sendorik. Egoerari buelta emateko asmotan antolatu du Euskal Herriak Bere Eskolak “Hezkuntza Deialdia” ekimena. Lehenengo pausoa asteburu honetan, Donostian, egingo duten Batzar Irekia. Bertan erabaki nahi dutena mobilizazio dinamika bat da, erantzuna emateko modu bat eta, garrantzitsuagoa dena, aurrera begira hezkuntza mugimendua sendotzeko bide bat.

Erronka hauek bideo honetan azaltzen dituzte:

Baina ez da hori EHBEko kideek duten kezka bakarra. Azken egunetan bideo asko plazaratu dituzte euren webgunean. Unibertsitatea, curriculuma, euskararen zein Hezkuntza Mugimenduaren egoera, Nafarroan pairatzen diren kasuak edo guraso gisa Joxe Mari Agirretxek (“Porrotx”) euren kezkak kontatu dizkigute.

Deialdia, beraz, egin dute jada. Larunbatan izango da Batzar Ireki hori eta nahi duen orok parte har dezake. 9:30tan izango da, Donostiako Ernestu Lluchen, Anoeta estadioan.

Irudia | Hezkuntzako hainbat kide Hezkuntza Deialdira deitzen | EHBE | Creative Commons By SA
ehbe, hezkuntza, hezkuntza deialdia

Geologian lizentziatua eta Primatologian masterra. Han-hemenka interneten...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude