Hezkuntzako azken emaitzez

Hezkuntzako azken emaitzez

Azken egun hauetan jakin ditugu EAEko Hezkuntza sailak egindako Ebaluazio diagnostikoaren emaitzak. Ikus Laburpena: Berria. Horrelako azterketa eta analisiak egiten direnean hainbat galdera sortu izan zaikit eta hemen plazaratzea pentsatu dut.

Alde batetik gure Hezkuntza sistemaren balorazioa egiterakoan ez dakit aipatzen diren arloak bakarrik kontutan hartzen diren, baietz esango nuke, edo beste batzuen inguruko diagnostikoa egiten da baina hor txostenean nonbait gordeta daude. Bakarrik hizkuntzak eta zientziak?? besteak akaso txosten osoatuagoan egongo dira eta hauek baloratzen dira aipagarrien moduan. Hezkuntza sistema oso baten balorazioa bakarrik horiekin egiten dugu? Nik falta botatzen ditut, Gorputz Hezkuntzako datuak adibidez, Artea eta Musikaren ingurukoak, Gizarte Zientzien arlokoak, beste batzuen artean. Zer esanik ez gaur egun gero eta kontu gehiago eransten dizkiogunean hezkuntza sistemari (parekidetasuna, elikadura, ingurugiro hezkuntza, bide heziketa, heziketa sexuala…).

Hezkuntzako azken emaitzezBestalde Euskararen ingurukoak kezkatu nau, eta uste dut zerbait ez doala hor ondo baina Administrazioaren ekimena ez dut uste hori konpontzera bideratzen denik, alderatziz Hezkuntza hiru eleduna… eta abar… baina gero geurea zaindu gabe… hizkuntza desberdinak erdi ezagutu baina bakarra ere ez menderatu… horretaz ere badira ikerketak… dena den gaiaz ni baino gehiago dakitenek aztertuko dute sakonago ziur.

Azkenik, ezin diot tentazioari eutsi, zer gertatzen da Matematikarekin?? nola da posible bigarren hezkuntzan ordu gehien eskeintzen zaion eta presentzia handiena duen irakasgaiean EAEko haur eta nerabeak gero eta emaitza txarragoak ateratzea? duela  egun batzuk Berrian Maria Jesus Esteban matematikariari egindako elkarrizketan deigarria egin zitzaikidan bi kontu aipatu zituen gai honetaz Ikus: M.J. Esteban, berak hasteko onartzen du gaiaz ez dakiela baina jarrera ezkor bat sumatzen duela, eta gainera bere ustez ez dugula ikasleak motibatzea lortzen.

Gai honi dagokionez bada garaia lanean ari diren eta benetan arazoaz kezkatuta dauden hezitzaileekin, konponbideak jorratzeko, uste dut hori ez dela behar bezala egiten, bada garaia neurri ausartagoak proposatzeko. Oraingoz egiten den gauza bakarra da ordu gehiago txertatu ordutegian, eta nire ustez ez dira ordu gehiago behar, nahikoa da!!! Matematika ordu gehiegi egiten dituzte, hori bai aztertu beharko genuke nola ezta? zer eginez? Ze metodologia jarraituz? Esteban doktoreak zioen ez dugula ikasleak motibatzea lortzen… nik uste kasu askotan ez garela saiatu ere egiten… maila bat eskatzen diegu eta egiten den ahalegina da maila hori ematen dutela bermatzea? baina motibatu? interesgarri bilakatu? erabilgarri? ez, ez dut uste, hor badago zer sakondua (badakit salbuespenak egongo direla… baina hori salbuespenak direla esango nuke).

Azken finean duela 30 urte matematikak ziren irakasgai gogorrena orokorrean eta horretan gaude… ezta?

Hezkuntzako azken emaitzez
emaitzak, euskara, hezkuntza, matematikak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude