Gaur egungo Hezkuntza sistemari kritika

Gaur egungo Hezkuntza sistemari kritika

Gaur egungo Hezkuntza sistemari kritikaXVIII. mendean sortutako hezkuntza mota aldatzeko garaia heldu dela pentsatzen dugunok asko gara. Psikologo, pedagogo eta irakasle askok bat datoz gure pentsaerarekin, testu luze-luzeak buruz ikastea eta azterketa egin eta gero guzti –guztia ahaztea ez dela ikasteko bide egokia pentsatzen dugu askok.

Gaur egungo gizartean, gazteon iritzia ez da askotan aintzat hartzen, eta hori da gure hezkuntzan daukagun arazorik handienetarikoa, irakasle gehienek obeditzen erakusten digute eta ez gauzarik garrantzitsuena: kritikoak izaten.

Halaber, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza hastean, irakasgai guztiak, hizkuntzak izan ezik, hautazkoak izan beharko luketela uste dut. Nire iritziz, teknologia eta plastika irakasgaiak nahitaezkoak izatea eta denbora galtzea hauek ikasten, beste hizkuntza baliagarriago batzuk ikasi beharrean, penagarria da.

Pertsona batzuek marrazketa eta brikolajea maite dute, eta haiek hautagarri horiek aukeratu beharko lituzketela argi dago, baina batzuk beste irakasgai batzuetan interesatuta gaude; niri adibidez, italiera eta psikologia ikastea pilo bat gustatuko litzaidake.

Beste alde batetik, nire ustez, irakasle gehienek gu motibatu eta gure tasun onenak oroitarazi beharrean, txarrenak gogoratzen dizkigute. Eta hori ez da giro ona sortzeko bidea.

Gainera azterketak beharrezkoak direla uste dut, ikasleon esfortzua modu objektibo batean baloratzeko egokiak izan daitezkeelako, baina ez normalean egiten ditugun azterketa motak, baizik eta ahozko azterketak, azterketa praktikoak, etab. Gainera, klasean egindako lana, gogoak, etxerako lanak eta esfortzua, esate baterako, azterketak dira ere bai.

Nire aburuz, etxerako lanak gehiegizkoak dira; sei ordu ematen ditugu institutuan, eta hori gutxi izango balitz, beste hainbat ordu ematen ditugu norberaren etxean ikasten edota klasean bidalitako lanak egiten. Ikasketei hainbeste denbora ematen badiegu, zenbat denbora geratzen zaigu familiarekin egoteko, ondo pasatzeko eta gure bizitzan gauzarik garrantzitsuena egiteko, hau da, gozatzeko?

Gaur egungo Hezkuntza sistemari kritika
hezkuntza

Ikasle, Areeta (Getxo)

Zer duzu buruan “Gaur egungo Hezkuntza sistemari kritika”-ri buruz

  • Paragrafo bakoitzak du berea.
    1.a: Ikasleek, askotan, zer ikasi behar da eta uzteko pakean bestelakoekin. Nota da baloratzen dena (ikasleen aldetik ere)
    2.a: Kritiko izateko iritzia izan behar eta horretrako informatu eta eztabaidatu.
    3.a: Irakaskutza “a la carta”?
    4.a: Ikasleak ere motibatzeko aukera dauka eta klasera horrela etorrita….
    5.a: Azterketa ateratzen bada “memoriatik” urduritasun sortzen da. Ahozkoa eta praktikoak ez dituzte nahi ikasleek.
    6.a: Errefortzuak denok behar ditugu. Sei ordu eskola egon bai baina aritu…

    Ez dakit. Nire asmoa ez da polemika sortzea, baian ikasleen laguntza behar dugu irakasleok eta LASTER, denbora gazteen kontro jokatzen baitu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude