Hezkuntza Sailak, hilabete askoren ostean, irakasleen mahai sektoriala deitzea erabaki du

Hezkuntza Sailak, hilabete askoren ostean, irakasleen mahai sektoriala deitzea erabaki du –

Gaur, berriro ere, Cristina Uriarteren taldeak erabilitako eta sarritan gaitzetsi dugun dinamika bera gauzatu du gobernuak: negoziaketa eta adostasunen ordez, bilera informatiboa planteatu du. Gobernuak ikastetxeetan segurtasuna eta hezkuntza eskubidea bermatzeko eskoletara bideratutako baliabideen berri eman digu, besterik ez.

Beraz, garbi utzi nahi dugu berandu eta okerreko bidetik datorren Sail honen pean dauden milaka langilek atera dutela ikasturte hasiera hau aurrera, eta horrela adierazi diogu hezkuntza Sailari.

Hala ere, eskertzekoa da, behingoz, negoziazio kolektiboa berreskuratzeko hezkuntza Saileko arduradunek hartutako konpromisoa. Ikasturte hasiera malkartsu hau gainditzear gauden honetan, negoziazio kolektiboan ezinbestekoak diren gaiak mahaigaineratu ditu STEILASek: ordezkoen egoera, 60 urtetik gorakoen egoera eta erretiro baldintzak, ratioak, oposaketa eredua eta data edo 8 greba egun ostean 2018ko maiatzean sinatutako aurreakordioaren garapena.

Eskola publikoak konpromisoetan eta inbertsioan oinarritutako zutabe sendoak behar ditu. Horregatik, besteak beste, lan hitzarmenik gabe jarraitzen duten ikastetxe publikoetako 25.000 langileren lan baldintza bermatuko dituen akordioa aldarrikatzen jarraituko dugu. COVID-19ak sortutako anabasa hau, hezkuntza publikoko langile guztien lan baldintzak duintzeko balio izan behar du. Hori dela eta, gobernuari exijitu diogu hezkuntza publikoa osatzen dugun gainontzeko sektoreetako mahai negoziatzaileak abian jar ditzala.

Hezkuntza Sailak, hilabete askoren ostean, irakasleen mahai sektoriala deitzea erabaki du

Hezkuntza Sailak, hilabete askoren ostean, irakasleen mahai sektoriala deitzea erabaki du

Zer duzu buruan “Hezkuntza Sailak, hilabete askoren ostean, irakasleen mahai sektoriala deitzea erabaki du”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude