Hevin izeneko proteina alkoholismoan

Hevin izeneko proteina alkoholismoan – 

 

Alkoholaren gehiegizko kontsumoak arazo larriak sortzen ditu jendartean: ekonomia eta sozial aldetatik, baita osasunean ere. Bada, urtero 3,3 milioi heriotza daude alkoholaren kontsumoaren ondorioz. Gaur egunean, alkoholismoaren kontrako farmako egokiak lortzea premiazkoa da, izan ere, erabiltzen diren farmakoek eraginkortasun oso tasa  baxuak eta eragin desiragaitz asko dituzte. Horretarako, lehenik, ulertu behar dugu nola eragiten dituen alkoholak aldaketak garunean. Jakin badakigu, aldaketa horiek konexio neuronaletan agertzen direla, batik bat. Hasi berri dudan tesi proiektuan hevin izeneko proteina ikertzen dugu, zeinek plastikotasun sinaptikoa (konexio neuronalen berrantolaketa) erregulatzen duen. Giza garun postmortem-ean egingo dugu ikerketa,  proteinaren espresio mailak bi taldeen artean konparatuz: alkoholismoa pairatu zuten subjektuak eta subjektu kontrolak (patologia psikiatrikorik gabekoak). Proiektu honetan, alde batetik, farmako egokiak sortzeko itu berri bat lortzea, eta bestetik, alkoholismoa garatzeko sentikortasunaren markatzaile molekularra aurkitzea dugu helburu.

Hevin izeneko proteina alkoholismoan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude