Herritarren ahotsa entzunarazteko

Herritarren ahotsa entzunarazteko

GURASOSek erraustegiari buruz erabakitzeko prozesu bat irekitzeko eskaerari ezezkoa eman dio Aldundiak. Erabaki honek herritarrenganako begirune eza adierazten duela uste du guraso elkarteak eta erantzun moduan gizarteari dei egiten dio bere ahotsa entzunarazi dezan.

Horretarako ABUZTOCK errebolta baketsua jaialdia antolatu du irailaren 4ko arratsaldean Donostiako Gladys enea parkean (Cristina Enea). Bertan, gizarteko hainbat ordezkariren interbentzio laburrak eta musika emanaldiak egongo dira (Parte hartzaile guztien zerrenda duzue azpian).

Herritarren ahotsa entzunarazteko

.

GURASOSek pasa den uztailaren 5ean eztabaida eta parte-hartze prozesu bat eskatu zuen formalki, erraustegia egin edo ez egin bere baitan hartuko lukeena. Eskaera horretan eztabaida hori egin arte obren lizitazioa gelditzeko eskaera egin zuen. Uztailaren amaieran Diputatuen Kontseiluak gure eskaera atzera bota duela jakinarazi zigun, eta obren lizitazioekin aurrera jarraitzen du.

Gauzak horrela, hondakinen kudeaketari buruzko gatazka batetik gatazka demokratiko batera pasa garela uste dugu. Horregatik zera uste dugu:

  • Herritarra eta bere eskubideak errespetatzeko garaia dela.
  • Zientzialari eta teknikoak entzuteko garaia dela.
  • Eztabaidatu, hausnartu, informatzeko… garaia dela.
  • Osasuna gehien bermatuko duen irtenbidea aurkitzeko eskubidearen garaia dela.
  • Gai honi buruz parte-hartze prozesu bat irekitzeko garaia dela.
  • Mobilizatu eta errebolta egiteko garaia dela. Gizartearen ahotsa ozena bada, parte-hartze prozesua egingo da.

Herritarren kopuru garrantzitsu batek modu adeitsuan eta lege tresnak erabiliz eztabaidatzeko eta parte-hartzeko egindako proposamenari emandako ezezkoak erantzun bat behar duela uste dugu. Eta lizitazioa udan egitea antidemokratikoa eta errefusatzeko modukoa dela uste dugu.

.

Herritarron garaia

Gipuzkoako Foru Aldundiaren ezezkoa jaso eta hurrengo egunean bertan, oinarrizko eskubideen babeserako prozedura berezia erabiliz, errekurtsoa jarri genuen parte-hartze eskubidea defendatzeko. Foru Aldundia, errekurtso hori prozedura berezi horretatik tramitatzearen aurka azaldu zen, baina abuztuaren 17an bi aldeen konparezentzia egin ondoren, epaileak atzera bota zuen Foru Aldundiaren eskaera. Beraz, prozedura bereziak aurrera jarraitzen du eta tramitea ematen digutenetik 8 egun izango ditugu demanda egiteko.

Pozik gaude epaia gure aldekoa izan delako, baina argi utzi nahi dugu bide juridikoa ez dela GURASOSen biderik garrantzitsuena, gizarte mobilizazioaren osagarri bat baizik.

Hau da, epaitegiak ez dira izango arazo hau konponduko dutenak. Herritarroi dagokigu egungo egoera aldatu eta benetako parte-hartze prozesu batera iristea, hondakinen arazoa kontsentsu bidez konponduz, akordio sozial eta politiko bat lortzeko. Hau guzti hau, gure seme-alaben eta gizarte osoaren osasunarentzako babes handiena bilatuz, hots, erraustegiaren eraikitzea alde batetara utziz.

Harria gizartearen teilatuan dago. Gizartea eztabaida sozial eta akordioaren alde mugitzen bada, ordezkari politikoek jakingo dute egoera horretara beraien erabakiak egokitzen.

.

Abuzturock

Herritarren ahotsa entzunaraztekoHau guztiagatik, Demokrazia, Eztabaida eta Adostasunaren aldeko Jaialdia antolatuko dugu “Osasuna lehendabizi. Guk erabakitzen dugu, entzungo gaituzte” izenburupean. Gizarteari dei egiten diogu modu zibilizatu eta tinkoan erantzun dezan. Ez zaigu zilegi iruditzen ere lizitazioa udan martxan jarri izana, eta horri erantzuteko ere antolatu nahi izan dugu lehenbailehen ekitaldi hau, jakiteko jendea bere eskubideak babesteko prest dagoela urte guztian zehar.

Irailaren 4an Donostiako Gladys Enean (Cristina Enea parkean) egingo dugu, arratsaldeko 18:00etatik 20:30etara, eta 70. Hamarkadan iraultza eta bakearen ikur bihurtu zen “Woodstock” jaialdiari keinua egiten dio, bai eta Donostia 2016ko hiriburutzari ere.

Gonbidapen bat da, herritarrek modu baketsuan eta gizatasunez gure desadostasuna adieraz dezagun eta gure parte-hartzeko eskubidea aldarrikatu dezagun. Errebolta baketsu bat izango da. Dei egiten diogu gizarte osoari ABUZTOCK jaialdira etor dadin. Horretaz gain, zabalkundean laguntzeko eskatuko diegu: gure web gunera sartu (www.gurasos.org), kartela jaitsi eta beraien inguruan jartzen laguntzea izugarri eskertuko dugu.

Ekitaldian gizarteko hainbat ordezkariek parte-hartzeko eskubidea, gizarte kohesioa, osasunaren lehentasuna, haurren babesa, ingurumenaren babesa eta oinarrizko eskubideei buruzko interbentzioak egingo dituzte formatu desberdinetan (monologoak, diskurtsoak, ipuinak, dantza…). Horiekin batera, musikariak ere arituko dira jotzen. Hona hemen jaialdi honetan parte hartuko dutenak (alfabetikoki):

  1. Uxue Alberdi (kazetaria, bertsolaria eta idazlea)
  2. Ane Artetxe (musikaria)
  3. JoxAnton Artze (poeta)
  4. Amets Arzallus (bertsolaria)
  5. Ainara Azpiazu, Axpi (marrazkilaria)
  6. Eneko Balerdi (dantzaria)
  7. Garbiñe Biurrun (epailea)
  8. El Drogas (musikaria)
  9. Eñaut Elorrieta (musikaria)
  10. Jakoba Errekondo (paisajista)
  11. Bide Ertzean (musika taldea)
  12. Alazne Etxeberria (aktorea)
  13. Pako Etxeberria (auzitegi-forentsea)
  14. Joseba Larratxe, Josevinsky (marrazkilaria)
  15. Alberto Lizarralde (argazkilaria)
  16. Nerea Mendizabal (psikologoa)
  17. Jabier Muguruza (musikaria)
  18. Oreka TX (musika taldea)
  19. Petti (musikaria)
  20. Iñar Sastre (pianojolea)
  21. Xabi Solano (musikaria)
  22. Edorta Subijana (arkitektoa, marrazkilaria, argazkilaria)
  23. Arantxa Urretabizkaia (idazlea)
  24. Zaldieroa, Patxi Huarte (marrazkilaria)
  25. Iban Zaldua (idazlea)
  26. Haimar Zubeldia (txirrindularia) 
Herritarren ahotsa entzunarazteko Herritarren ahotsa entzunarazteko Herritarren ahotsa entzunarazteko
Abuztock, Gurasos

8 pentsamendu “Herritarren ahotsa entzunarazteko”-ri buruz

  • Baina oraindik ez al zarete konturatu gizarte, jendarte edo dena delakoaren gehiengoa ez datorrela bat zuen paranoia horrekin? Aurreko legealdian Foru Aldundian eta hainbat udaletan egin zenuten erridikuluaren ondoren oraindik ere kontu honekin jarraitu nahi duzue?

  • Gehiengoa errausketaren alde dagoela esatea askotxo esatea da. Urruti erraustea tira… baina galdetu ezkero etxe ondoan jarriko luketen…Nanai del pelukin.
    Burua ondo duenak ez du etxe ondoan nahi, bihotza ondo duenak besteen ondoan ere ez du nahi.

  • Gehiengo izateak ez du arrazoia ematen? Zaborren kudeaketaren gaia ez da atzo arratsaldekoa eta alderdi bakoitzak argi utzi du zein sistema proposatzen duen. Arrazoia izatearen usteak ez du arrazoia ematen! are gutxiago herriaren izenean hitz egiten duen bakarra izatearen usteak. Herritarrak ez gara inozoak eta gai gara erabakiak gure kabuz hartzen.
    Etxe ondoan jartzea ez zaio inori gustatzen, ez. Baina ez errauskailua bakarrik, baita errepidea, trenbidea, kompost-a egiteko planta erraldoiak, txosnak, tabernak, metro geltokia, apartamentu turistikoa edo beste Edozer. Horretarako daude erakundeak, azpiegiturak burutzerakoan irtenbide onenak bilatu ahal izateko dauzkagun arazoei irtenbidea emateko.

    • Peru Dulantz 2016-09-02 10:41

      Ez, gehiengoa izateak ez du arrazoia ematen. Bilduk ere uste zuen herri batzuetan botoen % 60 baino gehiago lortu zuelako (atez atekoa programan sartuta zutelarik) herri horietan gehiengoak babestuko zuela sistema hori, eta begira zer gertatu den (erraustegiaren babesleen kanpaina zikin, gezurti eta inzibikoaren ondoren, dena esan behar baita). Errauskailuarena ere ikusteke dago. PNV + PSOE + PP ez dira halako gehiengo handia Gipuzkoan, eta oso litekeena da hurrengo hauteskunde batzuetan errauskailuaren aurkakoek berriro ere gehiengoa izatea.

  • Usteak erdia baino gehiago ustel, kasu honetan. Ezker abertzalea zaborren arazoan matraka emateko prest ageri da berriz ere eta herriaren borondatearena, beti legez, aitzaki ustel bat besterik ez da.

    • Ingurugiroa, parte hartzea, osasuna, demokrazia… Denak aitzakia hutsak. GuraSOSek (barkatu! Ezker abertzaleak) nahi duen bakarra da Bentazarri kaxkabilak ikutzea. Argi eta garbi, eta kontrakoa diona, ezker abertzaleko akolitoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude