Herririk herri, Gipuzkoa

Herririk herri, Gipuzkoa

GipuzkoAround, herrialdeko 89 udalerriak bost minutu ingurutan:

.

GipuzkoAround, Maria Rubio, Iker Zaballa, Javier Iribarren eta IƱaki Goikoetxeak, komunikazio arloan diharduten lau irundarrek burututako egitasmoa da, Energia Olatuak programaren barruan gauzatu dutena.

Egitasmoa iaz landu zuten. “Hasierako ideia eroa Gipuzkoako herri guztiak egun batean bisitatzea zen, eta aukera aprobetxatuz, horren gaineko bideo bat egitea”. Ekimena garatu ahala aldatzen joan da, eta azkenean 4-5 egunetan burutu dute, orain urte batzuetako “Dancing in the Basque Country” bideoaren ildoari jarraituta, 2010ean sortu eta Youtuben kasik 500.000 ikustaldi izan dituen laneko protagonista berdinak baititu GipuzkoAround egitasmoak ere.

Herririk herri, Gipuzkoa“Gure ustez Gipuzkoako herri eta hiri guztiek txoko, gauza eta pertsona interesgarriak dituzte baina jendeak oro har, bai Gipuzkoan bizi direnek, bai kanpotik etor daitezkeen bisitariek, ezagutzen ez dituztenak”, diote egitasmoko arduradunek, helburuak ahotan hartuta. “Txoko hauek guztiak ezagutzera eman nahi ditugu eta mundu guztiak baloratu ditzala; gainera, GipuzkoAround-ek beste helburua ere badu: Gipuzkoako udalerrietan bizi eta lan egiten duten pertsonen parte-hartze aktiboa”.

.

* Ekimenak atari propioa du, www.gipuzkoaround.eus helbidean (lau hizkuntzatan), eta bideoaren making of bat ere plazaratu dute, lanaren nondik norakoak labur-labur eta elebitan azaltzen dituena.
Herririk herri, Gipuzkoa