Herria unibertsitatera

Herria unibertsitateraHerria unibertsitatera eta unibertsitatea herrira eramateko asmoarekin hainbat urte daramatzate ikasleek Herri Unibertsitatea antolatzen. Leioan, martxoaren 14tik 16ra egingo dute. Azaldu dutenez, hiru egunez herritik eta herriarentzako hezkuntza ereduan murgiltzeko aukera izango dute ikasle, irakasle, langile eta bertaratzen den ororentzat.

Herritik eta herriarentzat eraikitzen den unibertsitate eredua sortu nahi dute, gutxienez, hiru egunez; azken urtetako erreforma kaltegarriei alternatibak bilatu eta gauzak beste modu batera egiteko tresnak badaudela ikusarazteko.

“Egun indarrean dagoen hezkuntza eredua gero eta merkantilizatuagoa eta elitistagoa bihurtzen ari den heinean, pedagogia askatzailea oinarri duen hezkuntza eredu berria praktikara eramatea da Herri Unibertsitatearen helburua”, azaldu dute antolatzaileek.

Leioako campusean duela bi urte hasi ziren Herri Unibertsitatea antolatzen. Lehenengo urtean 400 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten eta joan den urtean aurreikuspen guztiak gainditu zituzten;  ehunka pertsona murgildu ziren hitzaldi, ikastaro eta ekimen ezberdinetan.

Jarraian, lehengo urteko Herri Unibertsitateko irudi batzuk:

Herria unibertsitatera
EHU, ikasleak, leioa, unibertsitatea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude