Herri Sanferminek kalejira egin dute

Herri Sanferminek kalejira egin dute –

Entzun dezatela udaletxetik! Entzun dezala Enrique Maya alkateak! Entzun dezala Navarra Sumak eta bere gobernua babesten duen PSNk! HEMEN GAUDE! Festaren ERDIGUNEAN!

Herri Sanferminek kalejira egin duteSanfermin herrikoiak kanporatzen eta ikusezin bihurtzen saiatu dira, Herri Sanferminak Alde Zaharretik kanporatuz, etorkinen kolektiboak Basotxotik, peñei kalean ekitaldiak antolatzeko oztopoak jarriz… baina ez dute lortu. Sanferminen izaera herrikoia delako berez, Sanferminak herriak herriarentzat egiten ditugulako: herri mugimenduko talde ezberdinek, peñek, kaleko musikariek, artistek…

Herri Sanferminek kalejira egin duteBaina ez da guri trabak jarri eta ikusezin bihurtzea bakarrik. Horrekin batera, Udaletik, urratsez urrats, Sanferminak pribatizatzen ari dira. Festaren erdiguneko espazioak negozio pribatuaren esku uzten, eta bertako kultura eta ohituren gainetik musika- eta kultura-eredu globalizatuei eskenatoki nagusia eskainiz. Gaztelu Plazarako egindako apustu berria da horren adibide nagusia. Pausu horiek Sanferminen aurkako eraso eta mehatxu bezala hartzen ditugu eta horren larritasunaren kontzientzia hartzea garrantzitsua iruditzen daigu.

Baina horren aurrean, ez dugu eskaintzen diguten txokoa onartu. Gure jaiak bazterrean ospatzeari uko egin eta egoerara egokituz, beste eragile batzuekin elkarlanean arituta, programazio ibiltari bat antolatu dugu, eta egun hauetan Herri Sanferminak Alde Zaharreko kaleetan ospatzen ari gara. Haien oztopoen gainetik.

Hori bai, ezin dugu ahaztu Sanfermin hauek egoera prekarioan ospatzera behartuta ikusten dugula gure burua eta dinamika hau ezin dugula normalizatu. Horregatik, deitu dugu gaurko mani-kalejira, Udalari mezu argi bat helarazteko: “HEMEN GAUDE! EZ GOAZ BAZTERRERA!”.

Skabidean taldeak aurtengo Herri Sanferminentzat egindako abestiak dioen bezala, “auzolanaz ereindako hazi guztiak, nekez birrinduko dituzte haien harriez” eta “Uztaren hila iritsita, harri guztien artetik ari gara loratzen”. Gora Herri Sanferminak!

Herri Sanferminek kalejira egin dute