Herri-kibutza «hipotesi»aren kontrako objekzio serio bakarraz (2)

Herri-kibutza «hipotesi»aren kontrako objekzio serio bakarraz (2) –

Lehen testuaren ondotikako iruzkinetan, iduriz, herri-kibutza ideiaren kontrako objekzio guti atera da, bainan ezin da jakin horrek ez duen erakusten interes falta edo erabateko mesprezua. Izan ere, ene erantzunak kenduta, iruzkinen kopurua bera ere oso tipia egon zen adibidez Hidalgoren azken testuak harrigarriki lortu duenarekin alderatuz. EAJ eta Bildu arteko autonomia kudeaketarako lehia alde batera uzten baginu piskabat, denbora gehiago kontsekratzen ahalko ginioke gure Herria zaintzeari. Barkatu ene inpertinentzia.

Hala ere, herri-kibutzaren ideiaren pertinentzia apriori ukatzen ez zuketen irakurle zintzo batzuen hainbat zehaztasun galdera azaldu dira. Debatea entretenitu nahian, entseiatu naiz balekibale erantzuten, ondo jakinik ere egunen batean ustezko kibutzaren talde sortzaile bati legokiokela zehazki eta konkretuki erantzutea.

Artetik erraiteko, kibutz izena askori gustatzen ez zaio, nik ene hemezorti urtetik ezagutzen nuen, eta intersatu zitzaidan, bainan denok gogotik lehen pionerei utziko diegu beste izen egokiagoa eta behin betikoa aurkitzeko ardura.

Herri-kibutza «hipotesi»aren kontrako objekzio serio bakarraz (2)Ene aldetik, ausartuko naiz erraitea ez dutala ikusten euskalzale independentista errealista batek, gu desagertzeko perilaz kontziente izango litzatekeen batek, zer argudia lezakeen ideiaren beraren kontra. Gainera momentiuz ez da biziki zehaztuta, eta noski asko hobe liteke oraindik agertuko diren zailtasunen aurrean.

Aldiz ideia baliozkotzat jotzen badugu absolutuan, ideien mundu perfektuan, zer pentsa ginezake hipotesiaren baliozkotasunaz gure Herri konkretu honetan, eta, guk praktikan emaiteko nahiaz eta gaitasunaz? Hau beste gauza bat da. Segituan ulertzen dugu horretan dagoela egiazko koska, bai eta koska serio bat. Izan ere, ezin uka azken hamarkadeetan bizi garela mundu batean, nun nausiki, gure mobilak kontsumoa, multikulturalismoa eta indibidualismoa diren. Denok, gazte eta zahar, aberats edo pobre, hein batetaraino behintzat mentalitate horrek kutsatuak gara. Eta, gaixo gu, ari gara irudikatzen, mundu globalzatuaren erdian, komunitate bat nun burujabetza ekonomikoa, lana, euskara, elkartasuna izango litatekeen funtzionamenduaren arauak eta oinarrizko baloreak?

Berrikitan, adiskide zintzo eta zorrotz batek justuki hautemanarazten zidan bezala, nola, bada, gaur bilakatu garen euskaldun erosook kapaz izango ginateke, bada, sortu nahi izaiteko estruktura bat eta bizimodu bat hain desberdinak? Sustut, batere ez dakigularik hoiekin irabaziko ginukeena ordeztuko lukeen oraikotik galduko ginukeena?

Beraz bada ezin ekidinezko interragazio existentziala horretan hipotesiaren kontrako eragozpen bat orobat subjektiboa, filosofikoa, eta objektikoa, praktikoa. Beraz, nabarmen da badela gaitzeko salto filosofiko bat egin beharra pasatzeko herri- kibutzaren ideiaren baliozkotasunetik ideia gauzatzera.

Ezinezkoa dela? Momentuz nehork ezdaki, geroak erranen. Izan ere, iraganean, gure arbasoen buruetan antzeko eraldaketa filosofikoa, nahiz iduriz askoz erakargarriagoa izan zitekeena jadanik gertatu zen, masiboki eta espontaneoki pasatu zirelarik baserriko bizimodutik gurera. Aldi honetan, gertatzen bada, salto filosofikoa ez eiki da masiboa eta espontaneoa izanen, baizik eta elitistagoa. Horrek ez du kentzen herri-kibutzek eragin onugarri bat eukiko luketela euskal gizarte guziarentzat, eta, beste zentzuan, honen parte ahal bezain zabal baten begirunea eta sustengua jasotzea ezinbestekoa izango litzaietekeela.

Eraldaketa filosofiko hura ez da eginen, norberak bakarka bere zokoan hausnartuz, baizik eta ingurumen mugatu eta serio batean, lehenik kolektiboki serio hausnartuz, eta, denbora baten buruan, proiektuaren preparaketa praktiko batean hasiz umilki bainan esperantzarekin.

Sorkuntzaren prozezuan gakoa ez omen da beti oso zaila eta hipotetikoa izaiten den erabakia faktuala bera, baizik eta, berandu gabe abiatu behar diren hausnarketa eta preparaketa praktikoa. Ideia ona bada, behar inplizito bati erantzuten badio, indarmetaketa naturalki egiten da, mirakuluz bezala, eta, badoa aurrera bere patua betetzera.

Zer? hainbeste harrotasunez goraipatzen dugun auzolanaren Herrian, herri kibutzaren hipotesia horren sinesgaitza izango litzateke?

Herri-kibutza «hipotesi»aren kontrako objekzio serio bakarraz (2)

3 pentsamendu “Herri-kibutza «hipotesi»aren kontrako objekzio serio bakarraz (2)”-ri buruz

  • Insistentzia 2019-06-26 21:26

    Nire ustez argi dago erabilgarritasuna ikuspuntu nazionaletik. Herrikideen arteko dependentziak eta bizikidetzak sinergia sortzen du, eta atzerritarren artekoak, konkista kasuan, esplotazioa. Ez du nire ustez teorizazio gehiagorik behar. Are gehiago, kibbutzak ez dira hain gauza berezia, herrien antolakuntza naturalean oinarrituak daude. Logika berdinarekin mantentzen dira antzeko egiturak nazio gehienetan.

    Eta gurean, ez al dira logika berdinetik mantendu euskal arnasguneak, kooperatibak eta auzolana? Hauei falta zaiena baina komunalitatea da, gaur egun jabetza pribatua bait da hein batean. Eta publikotasun honen beharra are agerikoagoa da estaturik ez dugulako eta automatizazioaren zabalkuntzaren irabaziak kolektibizatzeko beharra dagoelako.

    Praktikotasuna argi dago. Baina ba al dugu borondatea hau aurrera eramateko? Zenbatek uste dute askatasuna oparitzen ez den zerbait dela? Gutxi. Eta horietatik, zenbat daude prest erronkarako? Gutxiago.

  • Nire ikuspuntutik ez dago zalantzarik euskal kibutza balizkoa eta, are, beharrezkoa dela. Euskal Herria erresistentzia fase batean aurkitzen da, eta ez zabalkunde aro batean. Alegia, bertze kultura eta populuetara zabaldu nahi da euskara eta euskal kultura gure komunitate nazionala bera zinez euskaldun, sendo eta kohesionatu izatetik urrun dagoenean. Kontrakoa da joera: disoluzioa, asimilazioa eta ordezkapenarena, eta horrexegatik da berebiziko erresistentzia-gune fisikoak sortzea modu duinean irauteko bada ere. Xede horretan, euskal etxalde autonomoen ideia oso orohartzailea da. Euskaraz bizitzeko giro bat ez ezik, gure asabengan ohiko ziren batzar bidezko demokrazia zuzena, lurra eta baliabideen jabetza komunala edo auzolana era eguneratu batean praktikan jartzeko aukera emango luke bizibidea aintzat hartzen duen proiektu sozio-ekonomiko batean. Izan ere, Israeleko kibutzak elementu horietan oinarritzen ziren oro har. Badira tankerako esperientziak egun EHn ere, Zorokiain herriko kasua esaterako. Beñatek planteatzen duena, ordea, haragoko dimentsioa du, euskal nazioaren biziraupen borroka eta erresistentzia markoan kokaturiko estrategia gisa aurkezten da, eta horrek balizko jendea, azpiegitura eta aurretikako plangintza fin eta landu bat eskatzen du arrakasta erdietsi dezan, ene ustez. Akaso txikitik handira joan beharko, pausuz pausu, proiektu humiletatik hasiz, esperientzia metatuz, ahalik eta urte batzuen buruan euskal etxaldea gauzatu arte.

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2019-06-26 23:29

    Bai, erabilgarritasuna nabarmen izan behar luke ikuspuntu nazionaletik, Gehi nezake, zinezkotasun esfortzu eginez geroz ikuspuntu pertsonalagotik ere bai.
    Falta da ondo esplikatzea kooperatibak baino zer gehiago ekar lezakeen edo hobeki erraiteko nola osa edo mejora lezakeen.
    Falta da esplikatzea zergatik hain arrakasta guti abertzaleez eta « sistema »rekin meskontentez betea den herri batean edo, zergatik zein zaila den pasatzea pleinu justifikatuenetik, kritika erradikalenetik, ekimen eraikitzale xumeenera.
    Beraz, ene uste apalez, teorizazio gehiago beharko da oraindik bainan, zinezkoa, errealitatetik hurbila eta ekipakoa.
    Bestenaz treinetatik labeen kearen aurrean jausten ziren eta ulertu nahi ez zuten alemaniako juduak bezala desagertuko gara piskanaka. ( barkatu konparaketa bortxatuegia gatik)
    Oso zaila da luzaz egoitea begiak idekirik malurra aurrean distrakziorik bilatu gabe. Alta ezinbestekoa da erronkaren desira sortarazteko gure baitan.
    Hala ta guziz,hasieran behintzat ekimen oso elitista izanen da bainan ekimen hori bezain inportantea izanen da herritar askoren ulermena eta sustengua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude