Herri honetan…

… eguzki efimeroa dugula diote, gainera, maitasun gabeziak ditugunaren arrazoia dela esan dit lagun batek. Agian guri paisaiako berdeak ematen digu bizia, hortik ernaldu egiten dira zentzumenetatik sentimenduetara, abiapuntua gorputzen taupadak direlarik.

Nik neguko eguzkia dut maite; begira geratzea eta aurpegiko azalean berotasuna sentitzea gustuko dut, minutu bat, ezkutatu baino lehen, nirekin geratzeko ezin diot eskatu. Gogoko ditut neguko gorputz biluziak, izara artean galtzen direnak, geratzen direnak, desagertutakoak. Nirekin geratzeko ezin diot eskatu.

Berriro buruan beste egun bat egongo ote den galdera erantzunezina. Urtaroa pasa ahala beste maitasun izpiak ekarriko dizkigute, noiz etorriko galdera erantzunezina burura datorkit, laster, hurrego neguko eguzki izpiarekin batera.

herri honetan...

[Mailegu berri bat jaso dugu aste honetan ere, Saioaren eskutik; duela urte batzuk Micropilulen blogean publikatutako testua. Saioa, meatzaldeko bilbotarra dugu. Ekonomilaria da ikasketaz, baina ez da geldirik egotekoa eta hamaika saltsatan sartuta dabil. Egunero bere bizikleta urdinaren gainean ibiltzen da Botxoko bazterretan zehar, hara eta hona. Eta noizen behin, bere eskuak lurrartean sartuz erlaxatzea du gustuko, bere oasi partikularrean: Deustuko Baratzean].

IRUDHITZEN