Herri galdeketak postureoa direnean

gizaker
Hondakinen gaian lohitan sartuta gabiltza eta modan jarri dira herri galdeketak. Baita, 30 urtez praktikan jarri ez dituztenen ahotan ere. EAJko kide batzuen twitterreko TLa begiratuz gero, badirudi haiek asmatu zutela herritarrak kontsultatzea, demontre.

Herri galdeketak #kontzeptugisa baino, #postureogisa aipatu behar ditugu. Orain oposizioan diren alderdien itxurakeria gisa, Bilduren inkoherentziak azaleratu nahian. Mantra asko irakurri ditzakegu egunkarietan; egunero-egunero, inposizioa, gobernu eza eta gestio txarra behin eta berriz aipatuz. Komikoa izateraino errepikatuz kontsigna berberak. Denerako. Hauteskunde logikaren baitan soilik funtzionatzen duten diru publikoz ordaindutako liberatuak baitira politikoak egun, dirudienez. Alderdiaren interesetara lanean ari direnak, herritarren lehentasunak alboratuz.

Gizakerren inkestek baino balio gutxiago duten galdeketak #kontzeptugisa

Eta testuinguru horretan ulertu behar dugu Zizurkilen gertatua. Gizakerren inkesta batek baino balio hutsalagoa duten herri galdeketak antolatzearena hain zuzen. Postureoa, alderdiak etekina ateratzeko. Seriotasun falta, argi erakusten duena zenbat inporta dion EAJri hondakinen kudeaketak.

Eta, bidebatez, galdeketa hauen estilokoak ziren jaso zituzten sinadurak ere: izenik gabe, notaritzan sinadura kopuru bat adierazten zuten, baina horietan ez zen jartzen, sinadura zuzena zen, 18 urtetik gorakoa zen, herrikoa bertakoa zen, askatasunez sinatu zuen edo beste… Noren sinadurak ziren? Eta nola lortuak? Ez dugu ahaztu zein den EAJren politika egiteko era. Ez dugu amnesiarik. Ez daitezela halako sasigaldeketekin etorri, horretarako nahikoa dugu Deia irakurtzearekin-eta.

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.

6 pentsamendu “Herri galdeketak postureoa direnean”-ri buruz

  • Bikaina da hau guztia. EAJkoak herri galdeketen aitzindari aldarrikatzen, eta ezker abertzalekoak herri galdeketen emaitzen sinesgarritasuna amildu nahiean.

    Ederra zirkua, gure herriak eskaintzen duena.

    • mesetakodolkiak 2013-06-24 16:02

      Horixe bera pentsatu dut nik ere, koma bat bera ere aldatu gabe.

  • Henrique Capriles Radonskik gauza bera esaten zuen Venzuelako hauteskunde eta gero………………

  • Honi nire herrian esaten zaio…. jode k pillote!

  • Egia da galdeketen kontua norberak bere komenientzian arabera erabiltzen duela, arinki eta tresna horren gainean beharrezkoa den gogoeta sakona egin gabe.

    Galdeketak sakralizatu dira, bakoitzak komeni izan zaionean. Galdeketa edozein erabaki garbitzen duen ur bedeinkatuaren pare jarri da gizartearen begietara. Nonbait, galdeketa eginda gehiengoak hautatu duena ona da definizioz.

    Berdin du gehiengoaren hautuak kalte larriak eragin ditzakeen ala ez. Berdin du kalte larri hoiek hautua egin dutenek ala beste norbaitek jasan behar duen ala ez. Herriaren hitza omen.
    Galdeketen bere gauza onak badituzte. Baina alde on hoiek aipatzeko nahikoa jende dagoela ikusita, nik gogoetarako zenbait puntu bota nahi ditut:

    • Edozein gauza galdegarria al da? Ez al dago gehiengo baten nahiaren gainetik babestu beharreko baliorik? Gehiengo zuriak erabaki al dezake gutxiengo beltzaren esklabutza? Gehiengo matxista batek erabaki al dezake senarrak emaztea jo eta bortxatzeko eskubidea duela? Gehiengo batek erabaki al dezake gutxiengo baten osasuna ariskutan jarriko duen azpiegitura bat eraiki eta martxan jartzea, Garoñako zentral nuklearra edo errauste planta kasu?

    • Galdeketa al da “herritarren” borondate librea adierazteko modurik hoberena? “Sistemaren” prentsak egon batean bai eta bestean bai bere intereseko gezurrak zabaldu ditzake, kasurako atez atekoarekin Gipuzkoan ikusten ari garen bezala. Herritar gehienak konbentzituta daude atez atekoa zikina, garestia eta ez-erosoa dela. Herritar hoien iritzia berea al da? Librea al da? Ala bere iritzia eraikitzeko edukiak diseinatu eta egunero-egunero tantaka ematen dizkion botere mediatikoak sortu die iritzia? Ez al litzateke askoz egokiagoa informazioa kontrastatu eta eztabaidatzeko parte-hartze prozesu bat irekitzea, norberak alde guztiei entzunda iritzi propio eta librea eraikitzea nahi badugu?

    • Zein da erabaki behar duen subjetua? Lehengo adibidera itzulita, Garoñako zentralaren etorkizuna nork erabaki beharko luke? Santa Maria de Garoñako biztanleek? Istripu kasuan kaltetuak izateko arriskua daukaten guztiek? Ala agian arriskuaren larritasuna ikusita adituek larritasun hori objektiboki justifikatzeak nahikoa izan beharko luke gaia ez galdegarritzat jotzeko?

    Erantzunak direnak direla, komeniko litzatekeena da ondo aztertu ondoren eragile guztien artean kasu guztietarako balioko lukeen araudi bat garatzea.

  • Mikel, noski dela auzia oso korapilatsua. Noski dela zaila neurtzea zenbateraino X giza talde batek parte hartzen duen galdeketa batek baldintzatu behar duen zer, noiz eta nola.
    Baina ez da zuzena batzuetan korapilatsutzat aurkeztea, eta beste batzuetan “herri borondatearen” adierazgarritzat. Ez da zuzena batzuetan galdeketak izan dituen akatsak plazaratzea (bideo hau adibidez), eta aldi berean metodo berak dituzten galdeketak sustatzea. Ez da zuzena herri batean PaPren aurkako emaitzak mezu argia direla esatea eta goi tentsioari buruzkoak ezkutatzea.
    Eta hau esaten diet EAJkoei eta ezker abertzalekoei, segun eta zer galdeketa zein den postura bat edo beste hartzen baita. (edo PP eta PSOEkoei ere bai, noski).

    Tituluan esaten den modako hitz hortera erabiliz, postureo gehiegi. Alderdi asko postureo bera egiten ari direna aldi berean, eta batak bestearen postureoa salatzea beste burutapen sakonagorik ez du. Zirkoa…