Herri eta nazio-eskubideen deklarazio proiektua

Munduko Nazio anitzeko Estatuen eta Estaturik gabeko Nazio eta Herrien arteko indarrean dagoen harreman juridiko-politikoaren eredua Estatu jakin batzuen aldetik Herrien oinarrizko eskubideen ukapenaren eta euren askatasunaren eraso larriaren eta euren arteko bizikidetza baketsuaren eta garapenaren, segurtasunaren eta Guztien Osasunaren, Gizadiaren maila globalean, arrazoirik nagusiena denaz erabat konbentzituta.

Euskal legelari talde honek kultura-entitate, inpartzial, zientifiko, jakite eremu askotakoa eta edozein menpekotasun politikotik askea bezala, sortu zenetik, sustatu izan dituen eta bere jite eta helburu jatorrak bultzatuta eta gure erakundearen antzerako izaera duten erakundeei NBEaren errekomendazioengatik, Nazio Batuen Sormeneko Gutunaren asmo, oinarri eta helburuen baitan eta herri guztien arteko Askatasunaren, Justiziaren, Zuzenbidearen eta Bakearen ezarpena sustatzekotan.

Herri guztien askatasun eta duintasuna ziurtatzeko Zuzenbidearen eta Justiziaren eremuetatik lan egiteko zeregin beharrezko, baliagarri eta premiatasunaz jabetuta eta Justiziaren eta Munduko Bakearen oinarri bera osatzen duten oinarrizko Giza Eskubideen garapenari lagungarri izan gakizkion asmoz, ARNALDO ASKATU – HERRI EKIMENAK bat egiten du ondorengo Herri eta Nazio-Eskubideen Aldarrikapenarekin eta ezagutaraztera ematen du

NAZIOEN ADIERAZPENAK

SINETSITA egonaz BAKEA Gizadiaren Ondasun Erkidearen osagarri nagusia eta beste gainontzeko giza eskubide guztien, norbanakoen eta taldeen, egikaritzarako ezinbesteko baldintza denaz.

GOGOAN HARTUZ Nazio Batuen Fundazio-Gutunak, 1945ekoak, bere “gudaren zartailutik etorkizunean izan daitezen belaunaldiak babestu” eta “giza eskubideengan, gizakiaren balio eta duintasunarengan, gizonen eta emakumeen eta nazio handi eta txikien eskubideen berdintasunean fedea berretsiz” eta “ herrikide on bezala bakez bizi eta tolerantzia erabiltzera” emandako bere erabakian aldarrikatzen duena.

AINTZAT HARTUTA Gutunaren Oinarri eta Asmoa “Eskubide-berdintasunaren eta herrien erabakimen askatasunaren printzipioekiko errespetuan oinarritutako Nazioen artean adiskidetasun-harremanak sustatu eta bake unibertsala sendotzekotan egokiak diren beste neurri batzuk hartzea dela, (11. Dok.)

IZANDA, Nazio Batuen Oinarriak, Asmoak, Itunak, Legeak eta Aldarrikapenak izaera unibertsal, zatiezin eta bazterrezinak, izaeragatik beragatik eta era bertsuan, herri eta Nazio guztiei, Estatu propiorik izan ala ez, dagozkie.

JAKINARAZIZ Nazio Batuen Erakundea, subiranoak diren Estatuez bakarrik eratu eta mantenduta dagoela, Estatu propiorik gabeko Herri eta Nazioei La Hayako Nazioarteko Justizia Epaitegira jotzetik baztertuz, berdintasunaren printzipioa hautsi eta mundu guztitik sakabanatutako Estaturik gabeko Nazioen askatasun eta eskubideak baztergarri eta zatigarri eginda (Gutunaren 2.7 Art.), bake unibertsalaren helburuaren ikaragarrizko kalea ekarriz (12. Dok.).

AINTZATETSIZ 1950eko “Giza Eskubideen eta Oinarrizko Askatasunen Babeserako Hitzarmenaren”aren arabera Justizian oinarritutako Bakearen zaintzarako ekarpen baikor bezala Europako Kontseiluaren eskutik sortutako GIZA ESKUBIDEEN EUROPAR EPAITEGIA, sortu dela, agiri hori izenpetu dezaten Estatu guztiak eta herritarrek ere, alde bezala, bertara jotzerik izanez.

GOGOAN HARTUZ aipatutako NBEko Fundazio-Gutuneko 2.7. Art. istiluen irtenbidea “Istilu horiek Gutun honen araberako irtenbide-prozeduren menpe izatera ez ditu Kide direnek behartuko Estatuen barne jurisdikzioaren gai soil izatera murrizten dituela ikusiz, horretara lege-umezurtz egoera sakon garbian uzten dituela

GOGOAN HARTUZ, bere izaera unibertsalagatik, Nazio Batuen Erakundearen Gutunak aldarrikatutako betebehar eta eskubideak, zatiezinak eta bazterrezinak direna eta ondorioz eskubide eta betebehar horiek munduko Estatu propiorik gabeko Herri eta Nazio guztietara, euren egungo egoera politikoarekiko inolako bereizketarik gabe, hedatu behar direna.

JAKINARAZIZ Nazio Batuen aurrean Estatuek hartu eta behin eta berriro adierazitako konpromiso ospetsuak, oinarrizko eskubideak, hitzarmen eta NBEren legeak gorabehera, bertako Estatukide direnek sarritan hausten dituztela.

GARBI ARDURATUTA zeren, maila unibertsalean, eta egun kondenatutako “Garaipen-Eskubide” izenekoaren ondorioz, Historian zehar Estatu askok egikaritu izana, Estatuek euren menpean dituzten Herrien aurkako ekimen jakin batzuk, bakearen aurkako atentatu dira, bai herri horien nortasuna ukatzearren edota oinarrizko giza eskubideak ukatu izanagatik, gaitz askoren jatorri direla.

GOGOAN HARTUZ justiziarik eza eta bazterkeria egoera hori 160 Estatu eta Gobernu Buru baino gehiagoren aurrean 2000ko irailean MILAURTEKOAREN ALDARRIKAPENAREN aurkezpenean Nazio Batuetako Idazkari Nagusiak aztertu eta salatua izan zena “Azken hamarkadan bost milioitik gora heriotza ekarri dituen gudaren zartailutik gure herriak askatzeko ez dugu ahaleginik aurreztuko” adieraziz eta horrezaz gain errefuxiatu eta desplazatuen kopurua aipatutakoa baino handiagoa izan dena jakinik

GOGOAN HARTUZ istilu horiek jatorri desberdinetakoak direna, Kongresu historiko hartan, barne istiluen narotasuna Estatuen arteko ohiko gudak baino ugariagoak direna gogoraraztera eman zela eta aldiberean aho-batez barne istiluak konpontzeko eta batez ere adierazitako istilu horiek sorrarazten dituzten giza-sarraskiak atontzekotan, bake bidez beharrezko tresnak sortu behar direna Justizia eta nazioarteko zuzenbidearen printzipioen eta guztien eskubideen berdintasunaren printzipioarekiko begirunea izanez

GOGOAN HARTUZ Estatu propiorik gabeko Herri eta Nazioen giza eskubideak Zuzenbide positibo unibertsaleko erregimen batek babestuak behar dutela izan, horretara gizonek eta herriak tiraniaren eta opresioaren aurkako matxinadaren baliabide gorena erabili beharrean izan ez daitezen (GG.EE. Aldarrikapen Unibertsala, 1948koa)

GOGOAN HARTUZ justiziarik ezaren egoera gaitzesgarriak zapaltzaile eta zapalduak kaltetu eta hondamendira eramaten dituztela, guztien onurak premiazko eta beharrezko irtenbideak eskatzen dizkigu, egokiak, hitzartuak, negoziatuak eta Askatasunaren, Egiaren, Justiziaren, Zuzenbidearen eta berdintasun printzipiotatik itunduak, horretara mundu guztiko herri eta nazio guztien aurrerabide eta benetako BAKEA lortzeko.

GOGOAN HARTUZ desberdintasun juridiko eta politiko larriak diren tokietan herrien gobernuan bidegabekeria nagusi dena, beste gainontzekoen zuzenbidea zauritu egin dena, askatasuna murriztu edo ezereztu egiten dena, desberdintasunak handituz doazena, errepresioak “legeztatu” eta irtenbide bako etorkizunean maila guztietako istiluak biderkatu egiten direna.

GOGOAN HARTUZ Herrien burujabetasunaren Zuzenbide unibertsalaren aitorpenak barne eta kanpo istiluetarako irtenbide baketsurako ekarpen eragingarri eta frogatua izateaz gain Gizadiarentzako aldaketa historikoak eta askatasun eta justizian elkar bizitzeko itxaropen berriak zabalduko dituela

GOGOAN HARTUZ Herri- eta Nazio-sendi handiaren arteko bakearen eta solidaritate anaikidearen on egite neurtezinaren lorpenak Gobernu buru direnengandik Estatu propiorik gabeko hainbat eta hainbat Herrik eta Naziok jasotzen dituzten zuzentasunik ezaren egoerak erauztera bideratutako Nazioarteko Zuzenbidearen indarrean dauden arauen berariazko gehitzeaz Estatuen berrantolatze juridikoaren bitartezko onarpena eta egikaritza praktikoa behar dute.

JAKITUN IZANIK, istilu bakoitzak bere sustrai historikoengatik eta Herri eta Nazioen inguruabar desberdinengatik dakarren arazo korapilatsuaz eta zailtasun horrek, izendatzaile txiki bezala, eurei dagozkien eta zilegitasun osoz lortu nahi dituzten askatasuna, justizia eta bake mailak lortzearen helburua dutela aitortuz.

GOGOAN HARTUZ gaitz horiek guztiak ekiditeko eta Herrien artean elkarbizitzaren eraikuntzan gailur berri bat lortzeko, horretara Bake Unibertsalari ekarpena eginez, ezinbestekoa dela, Herri eta Nazioen eginbehar eta eskubide kolektiboak era garbi eta osoan zehaztuta izatea eta egikaritzeko modua ere, gaur egun diren egoera politiko eta juridikoetatik kanpo.

GOGOAN HARTUZ kontzientziaz eta arrazoiaz jantzitako agintari eta herritarrek, gizonen, emakumeen eta herrien garapen integralaren eta Herri eta Nazio guztien eta pertsonen norbanako ondasunaren sustapen ordenatuaren arabera, batak bestearekiko anaikidetasunez jardun behar dutena.

Nazio Batuen Gutunaren printzipio unibertsalen eta Herri guztien oinarrizko eskubide eta askatasunen garapen eta babesean, mundu guztiko estatu-, lege-, erlijio- eta moral-superegitura eta egitura guztietako agintari eta herritarren kontzientziaren aurrean, ARNALDO ASKATU – HERRI EKIMENAK herri eta nazio-eskubideen aldarrikapen proiektuarekin bat egiten du.

Herri eta nazio-eskubideen deklarazio proiektua
deklarazio proiektua, nazioen adierazpenak

Elgoibarko Arnaldo Askatu Plataforma

Zer duzu buruan “Herri eta nazio-eskubideen deklarazio proiektua”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude