Herri erantzuna ez da "gurea"

Manifestazioa hasi eta berehala sentitu da deseroso. Jakin bazekien horrelakorik entzungo zuela.
Jon, gudari, gogoan zaitugu!
Erabat arrotza zaio hizkuntza hori.
Herriak, ez du barkatuko
!
Datozen aldaketa handiek iraganeko oihartzunak jasatea merezi dutela pentsatu nahi du.
GO-RA E-TA MILI-TA-RRA!
Birikak ere mugitu zaizkio. Bere ondoan doan lagunaren aurpegia bilatu du urduri. Batasunako kidea da Laura. Honek ulertzen duela esan dio begiradarekin. Hainbeste espero zuen, bera ezagututa, etortzeko animatu duen lagunarengandik.
GO-RA E-TA MILI-TA-RRA!
Baina ezustea hartu du Lauraren esku leun epelak berea besarkatu duenean. Laurak beragana tira eta esan dio: nahi baduzu, joan egingo gara. Irri triste batekin hartu du Aiorak Lauraren gonbitea eta aurrera begiratu du.
GO-RA E-TA MILI-TA-RRA!
Martxa eten da. Aldamenetara begiratu du. Atzera begiratu du. Eta aurrera berriz. Muxu bat paratu du Lauraren masailean.
Ez, geratu egingo gara.
Seguru?
Bai, begiekin entzuten ditut isilik doazenen oihuak.

Eztabaidaren ondorioa da eragiteko molde guztiak fase politiko berriak eskatzen duen apustuaren zerbitzura kokatzea, ziklo berriak eskatzen duen indar metaketaren mesedetan alegia. Beraz, indar metaketaren norabidean masa borroka, borroka instituzionala eta borroka ideologikoa, indar harremanen aldaketa eta nazioarteko babesa bilatzea izango dira prozesu demokratikoaren tresna bakarrak. Herri babesa izango da berme bakarra, eta herri mugimendua akuilurik eraginkorrena. Zutik Euskal Herria.

Bide horretan, urrats handien zain egon gabe, badugu zereginik: mobilizazioen jabegoari uko egin eta begirunea adierazi beste sensibilidade batzuetatik, sigletatik edo nor bere etxetik etorrita, zutik jarri nahi duenari.

Hona nire eskua, Aiora.

MjA2NQ==

Irudia | Hold my hand | Adam Foster | Creative Commons By SA

mendiolatik@gmail.com

4 pentsamendu “Herri erantzuna ez da "gurea"”-ri buruz