Hernanin Aida Nizar espainiako telebistako sasi-izarra atez atekoari buruz herritarrei galdezka

Hernanin Aida Nizar espainiako telebistako sasi-izarra atez atekoari buruz herritarrei galdezka

Hernanin Aida Nizar espainiako telebistako sasi-izarra atez atekoari buruz

Hernaniko kaleetan izan da Aida Nizar, Big Brother-en Espainiako saioak ezagun egin zuen emakumea. Salvame programa arrosarentzako sasi-erreportaje bat egiten izan da Gipuzkoan, Hernanin, hain zuzen ere. Atez ateko zabor bilketaren inguruan izango da erreportajea. Youtubera EkisOrmazabal erabiltzaileak igo duen bideoan ikus daiteke Aida Nizar arrandegi bateko lagunei arraina nola gordetzen duten galdezka.

Badirudi Gipuzkoan Atez Ateko bilketak eragin duen zalapartak Espainian ere oihartzuna izan duela. Hala behar du izan, Salvame programa sentsazionalistak gaia lantzea erabaki baitu bertatik eztabaida eta istilua aterako duelakoan. Youtube-ko bideoan, halere, entzun daiteke nola erosleak “poz-pozik” dauden Atez Atekoarekin. Diotenez, Zarautzen eta Usurbilen ere ibiliko da “informazioa” jaso nahian.

Ezin da ahaztu Salvame saioa emititzen duen Tele5 EAEn gehien ikusten den katea dela.

Twitterren ere zeresana eragin du, eta, ez dira gutxi izan pertsonaia “casposo” horren aurkako iruzkinak.

Hernanin Aida Nizar espainiako telebistako sasi-izarra atez atekoari buruz herritarrei galdezka Hernanin Aida Nizar espainiako telebistako sasi-izarra atez atekoari buruz herritarrei galdezka Hernanin Aida Nizar espainiako telebistako sasi-izarra atez atekoari buruz herritarrei galdezka

Zer duzu buruan “Hernanin Aida Nizar espainiako telebistako sasi-izarra atez atekoari buruz herritarrei galdezka”-ri buruz

  • Ondakin organikoak jasotzeko kuboa burutik behera ustu behar zuen Hernaniarren batek sasikazetari honen buruan!Bikaina izango zen.