Hernani Wukrorekin Gobernuz Kanpoko Erakundea eratu da

“Hernani Wukrorekin” Elkartasun Jardunaldien VIII. edizioa datorren hilerako antolatu da. Urriaren 3, 5, 6 eta 7an hainbat ekitaldi izango dira Hernanin, eta aurtengo jardunaldi hauek bereziak izango dira. Izan ere, 20 urte betetzen dira Angel Olaran Aita Zuri hernaniarra Wukron lanean hasi zenetik. Bestetik,Hernani Wukorekintaldeak Gobernuz Kanpoko Erakunde gisa erregistratzea erabaki du. Modu honetan, Wukrori laguntzeko proiektuak zuzenean aurkeztu ahal izango dituzte instituzioetan.

Angel Olaranen hitzaldia
Aurtengo Elkartasun Jardunaldietako lehen ekitaldia urriaren 3an izango da. Angel Olaran misiolaria bera Hernanin izango da, eta hitzaldia emango du, 19:00etan Biterin, Etiopiako errealitatea eta Wukron egiten ari diren aurrerapausoak ezagutzera emateko.

Beste hainbat ekintza

  • Urriaren 5ean: Angel Olaranen haurren argazki erakusketaren inaugurazioa. Argazkilaria: Mikel Aristegi.
  • Urriaren 6an: haur jokoak, olinpiada txikiak, bertsoak, kontzertuak…

  • Urriaren 7an: Elkartasun bazkaria. Txartelak salgai daude jada Iruretagoyena dendan.

Informazio gehiago