Hendaiako ikastola irla batean (eta beste kontu batzuk)

Hendaiako ikastola irla batean (eta beste kontu batzuk)

Eguna lanean/klasean/tabernan/ohean igaro duzu mundu deritzon horrek bertan jarraitzen duen ere jakin gabe eta ez duzu gaueroko albistegiek begi eta belarrietara jaurtitzen dizuten zaborra maite? Twitter, Facebook eta abarrek orduak eta orduak kentzen dizkizute baina informazio uholdean itotzen zara taxuzko arrain bakar bat ere harrapatu gabe?  Ez duzu zure denbora baliotsua gero eta ugariagoak diren hedabide eta blogetan albiste bila aritzeko erabili nahi?

Zure kasua hiru hauetako bat bada, ZuZeun lana erraztuko dizugu #Sareteka osatuz. Gaur hasi eta Hirugarren Mundu Gerrak interneterako konexioa eteten digun arte, euskaldun orok (8 euskal abizen izan edo ez) ikusi edo irakurri beharko lituzkeen albiste zein iritziak bilduko ditugu ZuZeuko Salabardoa izenarekin argitaratuko ditugun sarrerotan. Astelehenetik ostiralera eta baita igandetan ere.

Hona gaurko egunak eman diguna:

Mozio baten bitartez EBko Komunen Ganberako lau alderditako 22 diputatuk Euskal Preso Politikoen Kolektiboak pasa den abenduaren 28an iragarritakoa txalotu dute, Ipar Irlandako bake prozesuan presoen aferak izan zuen garrantzia azpimarratzearekin batera. Nazioarteko presioak Madrilgo Gobernua mugiaraziko ote du?

…Eta aukera baliatuz, Rouco Varela kardinalak Espainiaren batasunaren alde akordioak bilatzeko deia egin zuen atzo, bestela berriro ere gerra zibil baterako kondizioak eman daitezkeelakoan. Kataluniaren aurkako mehatxua ote? Iñigo Urkulluk Varelak “frankismoa gainditu ez duten kontzeptuak” darabiltzala salatu du gaur.

Ez gara tranpan erori. Gaur Apirileko Arrainaren eguna da, eta hau da horren aitzakian Kazeta.info-n idatzi duten inozentada. Baina bikaina, hori bai! Ez al dirudi irtenbide bitxi bezain paregabea? Irakurri ondoren, egingarria ere badela irudituko zaio  bat baino gehiagori. Ipar eta Hego Euskal Herrian aldi berean legokeen ikastola litzateke!

  • Eguneko txioa:

Uno de estos cuatro alcaldes habla euskera: a) Bilbao, Bizkaia. b) Iruñea, Nafarroa. c) Gasteiz, Araba. d) Boise, Idaho. #adivinanza

— Sabino Arana (@aranagoiri) April 1, 2014

Bitxia bada ere -edo ez-, Euskal Herriko hiru hiriburutako alkateek euskaraz ez dakitela salatzen duen txio sabinotar hau espainieraz dago idatzia; barka gaitzatela Ipar Euskal Herrikoek. Izan ere, Enrique Mayak (Iruñea) eta Javier Marotok (Gasteiz) ez dakite euskaraz, ezta Iñaki Azkunaren heriotzaren ostean alkate izendatu duten Ibon Aresok (Bilbo) ere; bai ordea David Bieter Boiseko alkateak.

Bihar gehiago!

Hendaiako ikastola irla batean (eta beste kontu batzuk)
alkateak, EPPK, Erresuma Batua, euskara, faisan, Hendaia, sabino arana, SARETEKA, urkullu
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude