Hemezortzigarren jardunaldiko apunteak

  1. Partida handiak. Egun handietan hazi egiten da San Mames. Baina baita Athletic ere!. Berera jokatu zuen, fisikoari garrantzia emanaz eta Real Madril futbolaren atal horretan itoz. Madrilek aukerak izan zituen, baina Iraizoz aurrean izan zuen. Halako partidetan, zergatik ukatu, zorteak ere zer esan handia izaten du. Athleticek aurpegia eman zuen eta bi ondorio garbi atera ditzake beretik: batetik, Caparros jokalari motibatzaile ona da eta halako partidetarako izugarria da, bestetik ,Athletic, berera jartzen denean, ez da beste talde asko baino kaskarragoa.
  2. Golik ez jasotzea. Osasunak, golik jaso ez eta Pandiani zelaian badu, partida erdia irabazia du. 8. minuturako bi zeramatzaten gorritxoek, eta arazorik gabe egin zioten aurre partidari azkenerako. Osasunak ere bi ondorio atera ditzake larunbateko partidatik: atzeko sendotasuna ezinbestekoa duela batetik, eta aurrean golak egiteko arriskua behar duela. Pandiani horretan, izenez eta izaeraz garrantzitsua da. Camuñasek ere aipatzeko moduko partida jokatu zuen.
  3. Bartzelonaren jokoa. Guardiola, jainkoa bezala, sei titulu irabazi eta zazpigarrenean deskantsatuta zetorren. Jokalari gutxi eta batzuk Afrikako Kopan. Chygrinsky auzitan. Bere gainbehera hasia zegoen eztabaidatzen ari ziren Madrilgo hedabideak. Baina Sevilla bezalako talde bati jipoi handia eman zion, jokoan eta emaitzean. 4-0 eta berdegunean erakutsi zuen nagusigoa harrigarriak izan ziren. Joko oso ona erakutsi zuten eta neguko txapelduna da.
  4. Zaragozaren adibidea. Futbola futbola da, baina hau aldagai askoren nahastura da. Berdegunean gertatzen dena da futbola, baina presidentetzan gertatzen denak eta honen antolamenduak ere eragina du. Zaragozan ari gara ikusten: diruz eta izenez talde garrantzitsua behar du, baina presidentetzatik gauzak gaizki ari dira egiten. Neguko merkatuan jokalari garrantzitsu bat fitxatu dute (Suazo), baina azkenari, Xerezi, ezin izan zioten irabazi, hauek 35 minutu bat gutxiagorekin egonik ere.
  5. Lehen mailaren maila. Munduko ligarik garrantzitsuenetakoa da Espainiako lehena. Baina garrantzitsuena talde handienen joko eta izenek egiten dute. Sailkapenaren erditik behera dauden taldeek Europako beste ligaren batean zer egingo luketen jakin nahiko nuke. Espanyol, Almeria, Malaga edota Valladolidek ze maila izango luketen, Eskozia, Errumania edota Ukrainako ligetan. Gaur egun bi hemisferio oso berezitu ditu Espainiako ligak.

Athletic Real Madrili irabazten

Irudia | Athletic Real Madrili irabazten | Ezezaguna | LGPL