Hemen da Kapuko aldizkariaren hirugarren zenbakia

3.-zenbakia

Kapuko Aldizkariaren, Gasteizko Irrati eta Telebista jaialdiaren hirugarren edizioari buruzko zenbaki berezia kalean da.

Zenbaki honetan FesTValeko txoko guztiak erakutsi eta protagonisten hitzak bildu dituzte. Mario Casas aktoreari elkarrizketa, FesTValean aurkeztutako hainbat telesailen argazkiak, erreportajeak, kronikak eta askoz gehiago ikusi daitezke bertan. Laster Donostiako 59. Zinemaldiko zenbaki berezi bat argitaratuko dute eta ondoren ohiko atalekin zenbaki berriak kaleratuko dituzte. Bosgarren zenbakiko aurrerapen txiki bat: sinadura gonbidatua Miren Amuriza bertsolari bizkaitarra izango da.

Kapuko Aldizkaria, Kazetaritza, Publizitatea, Komunikazioa eta beste hainbeste gai lantzen dituen aldizkaria da. Bisitatu sarean: www.kapukoaldizkaria.tk