Hegoaldean indarrean jarri den tarifa elektriko berria ulertzeko gakoak

Hegoaldean indarrean jarri den tarifa elektriko berria ulertzeko gakoak –

Argia aldizkaritik jasoa.

Hego Euskal Herrian ekainaren 1ean argindar tarifa berriak sartu dira indarrean. Goiener kooperatibak tarifa berriak ulertzeko ematen dituen azalpenak jaso ditugu albiste honetan. Tarifa berriek energia kontsumitzeko hiru denbora tarte zehaztu dituzte: sakonunea (merkeena), laua eta punta (garestiena). Tarifa berri hauekin gehiago edo gutxiago ordainduko dugu etxeko eta enpresa txikietako argia? Goienerren arabera, “Orokorrean, 2.0A (ordu bereizketa gabea) tarifa duten kontratuek gutxiago ordainduko dute eta 2.0DHA (ordu bereizketa tarifa) dutenak, gehiago ordainduko dute aldaketarekin”, baina zehaztu du hori joera orokorra dela eta horren barruan bakoitzaren eragin ekonomikoa ezberdina izango dela.

Hegoaldean indarrean jarri den tarifa elektriko berria ulertzeko gakoak

Europar Batasuneko zuzentarau batetik dator tarifa aldaketa eta Espainiako Estatu mailakoa da. Zergatik aldatu duten tarifa? Goienerrek azaldu duenez: “Garraio eta banaketa sareen erabileraren eraginkortasuna hobetzea da asmoa eta oreka bat bilatzea. Eskari gehien dagoen une horietan sarea gainkargatuta dago eta beraz ordu horietan energia gehiago ordaintzen dugu. Aldiz eskari gutxien dagoen uneetan karga gutxi dagoenez, merkeago ordainduko dugu”.

.

Bi potentzia tarte kontratatzeko aukera

Potentzia, aldi berean zenbat gailu erabiltzeko duzun ahalmena da eta kW unitateetan neurtzen da. Etxeko eta enpresa txikietako kontratuetan beti izango da 15 kW baino txikiagoa, baina orduen arabera bi potentzia tarte kontratatzeko aukera ematen du tarifa berriak: bata punta (garestiena, 08:00-00:00) eta bestea sakonunea (merkeena, 00:00-08:00, jaiegunak eta asteburuak). Goienerrek emandako aholkuaren arabera, “interesgarri izan daiteke potentzia desberdina edukitzea, gau eta asteburuetan termo elektriko edo auto elektrikoa kargatzeko erabiltzen baduzu”.

.

Tarifa merke eta garestienek aldatu ezin den ordutegia dute

Energia, denbora tarte batean metatutako kontsumoa da eta kWh-tan neurtzen da. Tarifa lauak (tartekoa), puntak (garestienak) eta sakonuneak (merkeenak) kontzeptuekin ohituta dago herritarra, eta tarifa berri hauekin ezingo da ordutegia aukeratu, hau da, ezarrita dago eguneko ordu bakoitzak nolako tarifa duen:

Hegoaldean indarrean jarri den tarifa elektriko berria ulertzeko gakoak

Asteburu eta jaiegunetan, ordu guztiak sakonunea dira, hau da, merkeenak. Astean zehar, berriz, gaueko 00:00etatik goizeko 8:00etara da sakonunea (merkeena); ordurik garestienak (punta) 10:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 00:00etara dira. Eta prezio laua, tartekoa, 8:00etatik 10:00k arte, 14:00etatik 18:00 arte eta 22:00etatik 00:00 arte dira.

.

Nola aurreztu?

Goienerrek azaldu duenez, “Tarifa berriko ordutegia ez dago kontsumitzaileok fakturan aurrezteko diseinatua. Hala ere, gutxiago ordainduko dugu ordu-bereizketa berria aprobetxatzen duten kontsumitzaileok, gure kontsumoak ordutegia merkeenera eramanez, ahal den neurrian puntako orduetan kontsumitzerik ez izateko”.

Hegoaldean indarrean jarri den tarifa elektriko berria ulertzeko gakoak

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.