Hedabideak #m7erabaki egunari entzungor

Hedabideak m7erabaki egunari entzungor

Gaurko kioskoetan egunkariei errepasoa eman eta deigarria egiten da zeinen leku gutxi eman zaion maiatzaren 7ko kontsultari. Ez da harritzekoa bulegoa Madrilen duten egunkariek kasurik ez egin izana bozkatzera mobilizatutako 63.201 herritarrei. Ohituak gaude halakoetara honezkero. Baina euskal aurrizena duten egunkariak zer?

Hedabideak m7erabaki egunari entzungor

Deiak atentzio amiñi bat ere ez dio eskaini Gure Esku Dagoren dinamikan herritarrek erakutsi duten antolaketa gaitasunari. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiako 51 udalerritan milaka herritarrek eman dute bozka, baina, badirudi egunkari jeltzaleari bost axola zaiola. Diario Vascok berak leku gehiago eskaini baitio.

Pedro Sánchezen PSOE barreneko erabakiei Gure Esku Dagoren dinamikari baino leku gehiago eskaintzen zaio gaur goizeko Deian. Lotsagorrituko zen bateren bat edo beste, izan ere, badirudi erabakitze eskubidearen aldeko ekimen oro gutxiesteko agindua zabaldu dela zenbait “euskal” bulegotan zehar. Akaso pragmatismoaren mantra urrunegi eraman delako-edo.

Diario Vascok, ohiko legez, pisua kendu dio sotilki atzoko emaitzei. %25,49ko parte hartzea lortuta -Katalunian bere momentuan lortutako parte hartze emaitzak hobetuta ere- ‘Las consultas de Gure Esku Dago se quedan en un 25,5 de participación’ batekin titulatu du. Irrigarria da Gipuzkoan gehien saltzen den egunkariari darion ustel kiratsa.

Tira, dena dela, atzoko egunez bizitakoarekin geratuko gara. Eta ea inoiz balio digun Espainiaren kateetatik askatzeko. Bedi.

Hedabideak m7erabaki egunari entzungor
boikota, erabakitze eskubidea, gure esku dago, hedabideak, Hedabideak #m7erabaki egunari entzungor, herri galdeketa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude