Hazkunde ekonomikoa ikuspuntu termodinamikotik azaldua

la-ruleta-petrolera1

Deshazkundeari buruzko nire azken sarrerari lotuta, lagun batek bere testu hau kolaborazio moduan argitaratzeko eskatu dit. Hemen duzue, beraz:

———————————————————————————————————————————–

HAZKUNDE EKONOMIKOA IKUSPUNTU TERMODINAMIKOTIK AZALDUA

Oraingo honetan, eta Iker Sumendiagaren “HAZKUNDEA vs DESHAZKUNDEA” artikulua irakurri ondoren, tituluak dioen moduan, gai honi buruzko beste ikuspegi bat aurkeztea bururatu zait. Denok noizbait entzun izan dugun Termodinamikaren ikuspuntua alegia. Eta zergatik ikuspuntu hau? Ba, ez dagoelako Termodinamikaren 3 legeen aurka joaterik arrazoi objektiboak erabiliz.

Askotan irakurri edo entzun izan ditugu Hazkunde Ekonomikoak ekar ditzaken galerak eta ikuspuntu ezberdinak, arrazoi subjektiboz josita. Eta arrazoi subjektiboek hori dute, edonor sinestarazteko erraztasun ikaragarria. Edozein irakurlek, kontrako ikuspuntuaren arrazoiak entzun eta biekin ados egon liteke, arrazoi subjektiboek ez baitute, askotan, oinarri zientifikorik.

Argi gera dadin, betidanik ikusi izan dut Hazkunde Ekonomikoa iruzur batean oinarritua dagoela, baina, ez nuen nire ideiak argi azaltzeko modurik. Hazkunde Ekonomikoa defendatzen zutenen aurrean ez nituen nire arrazoiak behar bezala garatuak, naiz eta konbentzitua egon.

Eta zein da ikuspuntu honen ideia nagusia?

“Hazkunde Ekonomikoaren teoria ekonomikoa ezin da betikotu beregan dituen mugengatik”

Zeintzuk dira muga horiek? Hona hemen artikulu honen helburua.

Lehenbizi, eta sarrera moduan, ikus dezagun zer den Hazkunde Ekonomikoa eta nola neur daiteken.

Hazkunde Ekonomikoa teoria ekonomiko moduan uler daiteke. Esaldi batean laburtzekotan, honako hau izan liteke:

“Gizarte batek sortutako ondasun eta zerbitzuen balioen hazkundea”

Hau da, gizarte baten ekonomia urtez urte handitzea. Errealitate hau neurtzeko hainbat indikatibo dauzkagu, bai Barne Produktu Gordina (BPG) bai Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI), bai renta-per-capita, bai gastu energetikoaren igoera, diruaren balioaren igoera eta beste hamaika.

Teoria honen inguruan nahi beste sakondu daiteke, bai ikuspuntu ezberdinak emanez, bai definizio zehatzagoak igorriz, baina ez da oraingo honetan nire helburua gai honetan sakontzea, baizik eta etorkizun ez hain urrunean izango dituen mugak aurkeztea baizik.

Nire helburua betetzeko, eta gai hauetan asko ez sakontzearren, ikus ditzagun hiru grafiko, non munduko biztanleriaren hazkundearen, gastu energetikoaren eta renta per capitaren joera ikus daitezken. Honela, konturatuko gara ekonomiaren hazkundea, gastu energetikoarena eta biztanleriarena bat datorrela, historikoki jokaera berdina izan dutelarik.

Esan daiteke, azken 150-200 urteak kenduta, hiru indikatzaile hauek aldaketa handirik gabe garatu direla (kausa naturalez aparte, izurrite beltza adibide), ekonomiaren hazkundea industrializazio prozesuarekin hasten baita. Denok dakigun bezala, industrializazio prozesua baporezko motorrarekin hasten da, industria garatzeko lehen pausua izanagatik. Ordurarte gizakiak egin beharreko indarra makina batek egiteak dakarren abantaila eta onurak aprobetxatuz.

[i][ii]

[iii]

 

Hiru indikatzailee hauen arteko lotura onartuz gero, habia gaitezen gastu energetikoa azaltzen duenera. Kontuan izan behar da hiru grafiko hauek funtzio esponentzialak direla, hau da, hazkunde erritmoa gero eta handiago dela.

Ikus daiteken modura, azken mendean, gastu energetiko mundiala 10 bider biderkatu da. Baina, garrantzitsuena ez da denboraldi luze batean zenbat aldiz handitu den, baizik eta urtez urte gastu hori handitzeko erritmoa handitu egin dela. Beste hitz batzuekin esanda, grafikoan nola oraingo handitze erritmoa aurreko mendeko lehen erdikoa baino handiagoa dela ikus daiteke. Eta zein da honen ondorioa? Ba 100 urte behar izan baditu 10 bider biderkatzen gastu energetiko mundiala, beste 10 bider biderkatzeko orain baino askoz urte gutxiago behar izango dituela. Orduan, denori burura datorkigun galderak zerak dira: Hazkunde hau betirako izan daiteke? Ba al da  mugarik? Energia berriztagarriak al dira irtenbidea?

Ez, Bai, Ez… Ikus dezagun.

Hazkunde erritmo hau betirako mantentzeak gastu energetikoak mugarik ez duela esatea da. Baina, Lehenengo Termodinamikaren Legeak zera dio:

Energia ezin da ez sortu ez deuseztatu, aldatu baizik.

Gauzak horrela, unibertsoan dagoen energia guztia izango litzateke limite teorikoa. Kontuan izanda unibertso zabaleko energia gehiena ez dagoela guretzat eskuragarri, ezagutzen ditugun energia iturrietara estutu behar dugu hesia: erregai fosilak (gasa, petrolioa, ikatza), biomasa eta berriztagarriak.

Aspalditik dakigu petrolioa,  gasa eta ikatza noizbait, lehenago edo beranduago, amaitu egingo direla. Beno, amaitu baino lehen, energia gehiago beharko da putzutik ateratzeko, gero aprobetxatu ahal izango dena baino.

Orduan arazoa erregai fosilak direla pentsa dezakegu, hau da, energia berriztagarrietan oinarritutako sistema ekonomiko bat sortzearekin nahikoa izango da energiaren arazoa saihesteko. Hala dirudi, energia berriztagarriek erregai fosilek dituzten puntu beltz asko ez dituela kontuan izanda, kontaminazio atmosferikoa eta abar. Baina, buelta gaitezen berriro ere gastu energetikoaren grafikora. Esan dugun bezala, hiru funtzio horiek esponentzialak dira. Ikus dezagun beraz, zer ondorio dakarren honek.

Funtzio esponentzialen ezaugarri esanguratsuena zera da, urteak pasa ahala bere hazkundearen erritmoa handitzen doala. Matematiketan aditua denarentzat esango dut funtzio esponentzialaren edozein gradutako deribatua beti izango dela funtzio gorakor bat.

Matematikak alde batera utziz, argi ikus daiteke gastu energetikoa ez dela inoiz gutxituko panorama ekonomiko honekin jarraituz gero. Baina adi! Baliteke unibertsoan guk erabil ahal dugun energia zati txiki hori nahikoa ez den denboraldi bat iristea. Hau jakiteko, unibertsoaren energia guztiaren zein zati erabil ahal dugun jakin beharko genuke, eta noski hau ez da erraza.

Puntu honetan, ikus dezagun zer dioen Termodinamikaren Bigarren Legeak:

Sistema isolatu baten entropia beti handiagotu egiten da balio maximo bat arte.

Beste modu batean esanda:

Edozein lan motak, beroa sortzen du.

Honegatik, esan dezakegu, edozein lan motak (edozein prozesu industrial non gastu energetiko bat dagoen) gastu energetikoaren zati bat bero moduan kanpora isurtzen dela. Aurrekoarekin bat egonda, momentu oro, gero eta bero gehiago isurtzen dela esan daiteke. Orduan, noiz arte ihardun ahal dezake gizadiak beroa igortzen gure ongizateari galerarik eragin gabe? Galdera honen erantzun zehatzik ez da, baina, badaude kalkulu sinple batzuk zera adierazten dutenak:

“Gastu energetikoaren bilakaera ikusita, urteroko hazkunde ekonomikoa%3an finkatuta, gastu energetikoak igorritako beroak lurraren azaleko temperatura 100°C-tara igotzea eragingo du 200 urteko epean. [iv]

Aurreko esaldiaren antzeko beste mila esaldi edo adibide aurki ditzakegu Interneten, non kalkulu matematiko sinple batzuekin horrelako ondorio katastrofikoetara iristen diren[v].

Honegatik, nire aldetik, argi dut sistema ekonomiko honek hondamendi batera gidatzen gaituela, zeren, gastu energetikoak ez badu gora egiten beti, beste bi grafikoek ere ez dute egingo. Honek esan nahi du noizbait, ziurrenik, biztanleriaren hazkundea gelditu egingo dela, eta agian murriztu. Gastu energetikoaren hazkundea modu drastiko batean aldatzen bada, zein uste duzue izango dela biztanleriaren hazkundea murrizarazten duen mekanismoa?

Gai sozialez, ekonomikoez, politikoez, generokoez ausnartzea atsegin dut. Guztiaz zerbait jakin nahi eta ezertan ez aditua. Beraz, noizbait hanka sartuz gero, kritikatu lasai. Noizbehinka zerbait idazteko asmoz sortutako zirrikitua. Ea nire buruarekin fidela izatea lortzen dudan @ikerkai