‘HAUTSI’ DAMBAren single berria (Bideoklipa)

DAMBA taldeak ez du atsedenik hartu neguan, eta lan berriarekin iritsi da udaberrira, abeslari berria (Estitxu Pinatxo), kantu berriak eta orain bideoklipa berria. Berrikitan zabaldu duen ‘Hautsi’ single-a eraman du pantailara daramagun bizi modu estresantea salatuz, eta behin baino gehiagotan askori burutik pasatu zaigun dena uzteko eta aldatzeko gogoa irudikatuz. “Normaltasun hau faltsua da” dio Estitxuk abestian, baita bizitzaren oinarrietara itzultzea erabaki ere. Baina abestiaren irakurketan sakondu baino lehen, norberak egin dezala berea. Hori bai. hitzei erreparatu, musika bezain garrantzitsuak dira.

Datozen asteetan taldeak abesti berri gehiago plazaratuko ditu bere web orrian, deskargatzeko aukerarekin. Korrikako bukaera bestan izan zirenek kantu hauen premizia bat entzunteko aukera izan zuten. Maiatzatik aurrera, berriz, haien zuzenekoa ikusteko aukera izango dugu han hemenka.

GAUZA AGERIA

2 pentsamendu “‘HAUTSI’ DAMBAren single berria (Bideoklipa)”-ri buruz