Hauteskundeen emaitzak Ipar Euskal Herrian

Hauteskundeen emaitzak Ipar Euskal Herrian –

Martxoaren 15eko hauteskundeetan Ipar Euskal Herriko 140 herritan hautatu zuten auzapeza. Atzoko bigarren itzulian 18 herritako herriko etxeak zeuden jokoan, gehienak Lapurdin eta gehienak 1000 biztanletik goiti. EH BAIko abertzale eta ezkertiarrek emaitza oso txukunak lortu dituzte.

Hauteskundeen emaitzak Ipar Euskal Herrian
Eneko Aldana (Bob EDME, GARA)

Abertzaleak Ziburun, Urruñan, Itsasun eta Uztaritzen gailendu dira. Guztiak dira garaipen esanguratsuak, baina bereziki azpimarratu daiteke Urruñako kasua, abertzaleek Ipar EHn inoiz zuzenduko duten herririk handiena baita, 10.000 biztanlekoa.

Abstentzioa esanguratsua izan da, zinez altua kasu batzuetan: Baionan, %56,7koa.

Battit Crouspeyrie kazetariak atzoko guduzelaiaren inguruko kokapen argigarria idatzi zuen joan den ostegunean, eta bihar goizean bigarren itzuli honen xehetasun gehiago emango dizkigu bere zutabean.

Euskal hedabide ezberdinek datuak eta iritziak bildu dituzte.

Euskal Irratietako datuak

BERRIA

 

NAIZ

 

 

 

 

Hauteskundeen emaitzak Ipar Euskal Herrian

Azaleko argazkia: Sud Ouest

ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude