Hauteskundeak: EHBai-en emaitzak eta 2. itzuliko iritzia

EHBai-en emaitzak eta 2. itzuliko iritzia –

EH BAI-k Enbatan.


EHBai-en emaitzak eta 2. itzuliko iritzia

EHBaik hauteskunde legelileen lehen itzulian 16.385 boz lortu ditu %51,31eko parte hartzearekin Ipar Euskal Herrian. 2017an baino 3600 boz gehiago. Lortutako emaitzak pozgarriak diren arren, ez da EHBaiko hautagaitzarik izanen bigarren itzulian. Ipar Euskal Herrian, NUPES eta gobernuaren gehiengoaren hautagaiak izanen dira bigarren itzulian.  Ezkerreko indar gisa, NUPES eta Ensemble-ren programa politikoak ezberdintzen ditu EHBaik arlo sozial, sozietal eta ekologikoari dagokienez. Hori dela eta, bigarren itzulian izanen diren bi hautagaitzak ez ditu parez pare ematen. Baina, EHBai, mugimendu abertzalea da ere. NUPESeko hautagaiek, Euskal Herriari begira dituzten posizioek ez dute asetzen. EHBaik bere kideekin, lehen itzuliaren ondotik abiatutako barne prozedurak direla medio bigarren itzuliari begirako posizio bat hartu du. Bigarren itzulian sailkatu diren hautagaien proposamen programatikoaren arabera haien bozka determinatzera deitzen ditugu hautesleak. Gaur gaurkoz beraz, ez du bozka konsignarik ematen EHBaik.

EHBai-en emaitzak eta 2. itzuliko iritzia

2022KO LEGEGILEAK: GURE EMAITZEK GORA EGIN DUTE

Hauteskunde legegileen lehen itzulia iragan da gaur eta EHBaik lortutako emaitzak txalotu nahi ditugu. %51.31 bozkazale mobilizatu dira ipar Euskal Herrian hauteskunde legegileetako bozetan parte hartzeko.

Orain dela bost urteri konparatuz, gure emaitzek gora egin dute. Emaitza horiek abertzaleek urtez urte eramandako borrokari esker izan dira. Gaurkoan ere nabarmentzen ahal dugu, hauteskundez hauteskunde bozkazaleek konfiantza egiten dutela ezkertiarra, abertzalea, feminista eta ekologista den gure proiektuari.

EHBaik, hauteskunde hauetan 16.385 boz lortu ditu. 2017an baino 3600 boz gehiago lortu ditugu.

Lerro hauen bitartez, azken asteetan gure ondoan lanean aritu diren kide guziak eskertu nahi ditugu zein gaur beren herrietako bozka bulegoetara hurbildu eta EHBai bozka papera hautatu duten guziak ere. Milesker zuen konfiantzagatik. Zuen konfiantzak gure proiektuaren egingarritasuna azkartzen du eta bide onetik goazela erakusten digu.

Lortutako emaitzak pozgarriak diren arren, ez da EHBaiko hautagaitzarik izanen bigarren itzulian. Urteetako lanak bere emaitzak ekarri baditu ere, maleruski, gure proiektua ezingo dugu defenditu ez bigarren itzulian ezta Frantziako asanblada nazioanalean ere. Ipar Euskal Herriko hiru hautesbarrutietan, NUPESen hautagaitza izanen da gobernuaren gehiengoaren hautagaitzaren parean.

Bigarren itzulian izango ez bagira ere, orain heldu den igandeari begira izanen dugun jarrera adosteko unera iritsi zaigu. Gure kanpaina eraman dugun bezala, bigarren itzuliari begirako jarrera gure kide eta militanteekin batera adostuko dugu. Martxan jarritako barne prozedurari esker, heldu den igandeko bozkari dagokionez EHBaik hartuko duen jarrera adostuko dugu datozen oren eta egunetan. Posizio honen berri emanen dizuegu erabakia hartu bezain laister.

2022KO LEGEGILEAK:BIGARREN ITZULIKO IRITZIA

Hauteskunde legegileen lehen itzulia iragan zen atzo. Lortutako emaitza pozgarriak dira emendatzen bat ezagutu baitugu boz kopuru eta portzentaietan.

Ipar Euskal Herrian, NUPES eta gobernuaren gehiengoaren hautagaiak izanen ditugu bigarren itzulian.
Argi da Euskal Herrian, EHBai ezinbesteko indarra dela jendarte aldaketaren eta eraldaketa ekologikoaren aldeko herri batasun zabala sortzeko. Hori da hemen berretsi nahi duguna.

Begi bistakoa da horrek kontzientzia hartze bat eta lurraldetasunaren berezita- sunak kontutan hartzea eskatzen diela ezkerreko beste alderdiei. Bestalde, arreta berezi bat eskeintzen diogu eskuin muturraren emaitzaren gorakadari.

Ezkerreko indar gisa, NUPES eta Ensemble-ren programa politikoak ezberdintzen ditugu arlo sozial, sozietal eta ekologikoari dagokienez. Hori dela eta, bigarren itzulian izanen diren bi hautagaitzak ez ditugu parez pare ematen.

Baina, EHBai, mugimendu abertzalea da ere. NUPESeko hautagaiek, Euskal Herriari begira dituzten posizioek ez gaituzte asetzen. Ipar Euskal Herriko garapen instituzionala, euskara edota bake prozesuaren inguruan NUPES programa ko- munak hainbat blokeo sortzen dizkie nahiz eta tokiko hautagai batetik bestera nabardurak izan.

Gure kideekin, lehen itzuliaren ondotik abiatutako barne prozedurak bigarren itzuliari begirako posizio bat hartzera eraman gaitu. Bigarren itzulian sailkatu diren hautagaien proposamen programatikoaren arabera haien bozka determinatzera deitzen ditugu hautesleak. Gaur gaurkoz beraz, ez dugu bozka konsignarik ematen.

Bigarren itzulian ez bagira ere, gure proiektu politikoaren ardatza nagusien alde lan egiten segituko dugu. Laugarren hautesbarrutiko NUPESeko hautagaia den In?aki Echanizek eskatutik, berarekin bilduko gira datozen orduetan.

EHBai-en emaitzak eta 2. itzuliko iritzia EHBai-en emaitzak eta 2. itzuliko iritzia EHBai-en emaitzak eta 2. itzuliko iritzia

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude