Hauteskundeak: ‘Egin’ vs ‘Irabazi’

egin irabaziHauteskundeei lupa jarrita, azken denboran sortu den ardatz berriari erreparatuko diogu. Betikoei eta datozenei. Erakundeetan egon direnei eta erakundeak aldatu nahi dituztenei. Bi estrategia garbi irakurri daitezke kanpaina luze honetako aflixetan: esperientziari eta ziurtasunari dei egiten diona eta ilusioari zein aldaketari heltzen diona. Egin vs Irabazi.

Egin

‘Egin’ aditza da alderdi ‘tradizional’ denek hauteskundeotan errepikatu duten hitza. Hamaika moldetan errepikatu ere. Gaztelaniaz infinitiboan: hacer (PSOEk eta PPk). Edo gerundioan: hacemos (Rajoyk). EAJak berriz “(ezina) ekinez egina” esamolde ezaguna darabil, gaztelaniaz Hechos. Badira beste slogan asko ere, baina sindudarik gabe, ‘egin’ da ibilbide instituzionaleko alderdiek gehien erabiltzen duten aditza. Dokierki topatuko duzu zure herriko karteletan, diskurtsoetan, telebistan eta sarean.

Ikus adibideak:


Irabazi

Alderdi eta koalizio “berri” eta “berritzaileek” berriz, ‘Irabazi’ aditza hautatu dute. Molde anitzetan hautatu ere. ‘Garaile!’ EHBilduk eta ‘Irabazi’ ezker anitzak. Ada Colauren Guanyem katalunian eta IUren eta Equoren Ganemos Espainian landa. Ikusi adibideak:

Ikus adibideak:


Ziurtasuna VS Ilusioa

Koalizio eta alderdi politiko berriak indarrez sortu diren honetan, alderdi tradizionalek beldurraren estrategia darabilte, euren esperientzia eta pragmatismoa baliotan jarriz. Egin. Rajoyren “ez da esperimentuetarako garaia” da honen adibiderik behinena. Edo Pedro Sánchezen “guk ez dugu promesarik egiten, guk egin egiten dugu”. Hacer. Ezkerreko koalizioek eta alderdi politiko berriek aldiz, ilusioa darabilte beren estrategiaren zutarri gisa. Irabazi. Edo Podemos markaren indarraz probesteko, infinitibora ekarrita: Guanyem, Ganemos. Garaile, EHBilduren kasuan. Behin eta berriz diote badela garaia, orain dela unea, etc.

Ikusteko dago, baina, nork egiten duen zer, eta nor altxako den garaile.

Ekaitza bainuontzi batean